Apaizen indarra

Nor Irastortza Gaztelumendi, Maitxo ; Lekuona Artsuaga, Enrike
Lehentasuna 1
Transkribaketa Egina
Zinta OIA-057
Pasartea 0:55:50 - 0:58:30 (2' 40'')
Laburpena Garai batean, apaizek agintzen zuten herrian. Kongregazioak: baltsean ezin dantza egin. Errenterian denak baltsean, eta hemen denak sueltoan. Herrian, garai hartan, zazpi bat apaiz baziren. Izenak.

Transkribapena

- Hurrungo astian doblia eamaten genun 'ta hola ibiltzen giñan.
- Eta geo ezkontzin, diru hoiy zuentzat zen?
- Bai, bai, bai, bai.
- Diru hoi zuena zen?
- Bai, bai, guria zen. Guria zen.
- Ez nun aittua behiñ 'e.
- Garaiy batin apaizak aintzen zuten herriyan. Bikaiyuk eta aintzen zun.
- Alkatik eta biño gehiyo igual, ez?
- Bai, bai. Dudik ez in gaiña!
- Bai, ordun apaizak asko zeatzen zuten, e!
- Gui billera, dantzan baltsin biltzen baziñan, konkreaziyua izaten zen... Gu Luixtarrak izaten giñan, gizasemik zintakin 'ta... Hillero konfesatu, (...) konfesatu 'ro goizin komulgatu.
- Bai, hoi bai.
- Hoiy osteun santo... Hoi ze eunetan?
- Osteun, hillin lendaiziko ostiala.
- Bai, hola.
- Izaten zen.
- 'Ta hok, berriz, guria Luixtarrak 'ta zuek... Zuena nola izaten zen? Zuen kongregaziyua nola (...)?
- Hijas de María.
- Hijas de María. Baltsin biltzen baziñan kongreaziyotik fuera! 'Ta kriston kritika! Jode, Errentiyan kristo guziya baltsin 'ta
- Oiyartzunen
- Honea Xanisteanak torri fiestak 'ta musika orkesta beti kartzen zuten, biño dena sueltun jotzen zuten. Ze itten zittuzten ordun!
- (...)
- 'Ta gaiñekun denin baltsin denin 'ta...
- Hoiy egiya, hoiy hoiy!
- Jo!
- Len desitzen 'ta eziñ! 'Ta oaiñ berriz...
- Bai.
- Ba hoixe. Oi! Zea gaitza, ditadura zen hoi. Apaizak 'ta herriyan ordun bazin zazpi apaiza izango zin? Ez?
- Jesus!
- Bai, hoixe.
- Don Joxe Luix, Don Juan, bikaiyua, Don Juan Franzisko, Don Paulo, Don Antonio...
- Don Jose
- Bi anaiyakin zin hoik. Don Jose ya igual tarten bat hua lenoztik hilla izango zen hotan.
- Ez dakit.
- Don Jose Bergaetxe. Zuk izautuko zenun!
- Hoiy izautu nun.
- Bai. Biño zazpi apaiz izaten zin. 'Ta nik horrengatik saten dut askotan,
- Gaztia gehinak izautu dute Don Franzisko.
- Ni eliza joten naz 'ta zea, biño dotriña... Hemen eskolan maixtra gabe barriyun 'ta torriy haiy gutxinin (...) batetik aurrea eskola umiri matea 'ro!
- Ya, haimbeste izakita gaiñea.
- Horrengatik san nahi nuke, horrengatik san nahi nuke! Hola zen.
- 'Ta zea, dantzan ibiltzen baziñazten, nola jakitten zuten?