Lehengo Ugaldetxo

Nor Aduriz Lopetegi, Mañoli
Lehentasuna 1
Transkribaketa Egina
Zinta OIA-055
Pasartea 0:52:15 - 0:54:20 (2' 05'')
Laburpena Lehengo Ugaldetxo nolakoa zen: etxe berrien tokian, baratzeak eta zelaiak. Orduan edozein tokitan ibiltzen ziren jostatzen. Beren seme-alabak Txipitonen ibiltzen ziren jostatzen. Ordurako errepide inguruan ezin zen, eta eskerrak han uzten zieten.

Transkribapena

- Ta gaiñekun itxia... Hemen hola itxia berrina hau 'ta Intxixuko... Hor zer zen len?
- Baratza.
- Baratza zen.
- Hemen baratza zen. Baratza bat. Gure horko baratza bezelakua, baratza bat zen hor. Garrokua.
- A!
- Zen baratza hoi.
- Eta zea Intxixuko etxe gorriy horren tokiyan zer zen?
- Hor 'e baratza bezela.
- Hoiy Garron atzia...
- Bai, Garron atzia. Hoi Garron atzia zen. Eta hor, klaro, gu gaztiak eta giñanin, zelaiyak eta baratzak eta hola zian denak.
- 'Ta zuek, haurrak 'ta non juntatzen ziñazten 'ta? Han eskolan ingurun? 'O hemen 'o non?
- Ba, ahal zen tokiyan! Bai. Hemen... Lokepasake karo, hor bihan dena zelaiyak zin, geo hor metak eta itten zittuztenian, iatzia karri 'ta itten zuten eta bueno, jostatzen 'ta...
Ordun gaiña, karo, kotxia gutxiyo zin askotaz 'e 'ta pelotan 'ta paretatan 'ta...
- Karo.
- 'Ta ordun geo gue umik izandu zuten suerte haundiya Txipitok... In zuten Txipito, txipito in zuten. Txipito in zen en el año sesenta... Akaso lentxiotik. Cincuentainueve... Hor zarbatte iñ zuten. Eta umiri jostatzea joten utzitzen ziyoten.
- A! Frontoira?
- Frontoira eta hor arbolak eta bazittuzten eta umik hor ibiltzen zin jolasten asko.
- A!
- Bai. Gue umik hor ikasi zuten pistinan igeri itten 'e! Uzten zuten, barriyoko jendiri uzten ziyoten.
- A!
- Bai. Eta...
- Difentzi erra!
- Horrek diferentzi haundiya zun barriyuiy asko uztia. Horko etxeko andria 're pelukeira tortzen zen 'ta amistadia 'ta zea 'ta... Biño, barriyoko jendiri uzten ziyoten, e! Ez guriaiy bakarrik. Barriyoko jendiri 'ta hoik hor asko ikasi zuten... Lekua zuten. Gaiñekun ez zen!
'Ta denak Txipitoa. DenaTxipiton! Frontoiya zela eta arbolan gaiñetan 'ta pelotan 'ta hor baloiyin 'ta ibiltzen zin... Biño hor ibiltzen zin gue hurrenguak. Guk intako umiak. Eta gu, berriz, ibiltzen giña pues hemen barriyun jolasten.
- Ordun ez zenuten asko beitu berko kamiyua pasteko?
- Ez. Beitu bai.
Atarikoan noiz: 
Ostirala, Iraila 29, 2017