Linboa

Nor Sagardia Olano, Maitxo
Lehentasuna 1
Transkribaketa Egina
Zinta OIA-035
Pasartea 0:52:00 - 0:54:00 (2' 00'')
Laburpena Lehen, haurra jaio eta lehenbailehen bataiatu behar izaten zen, bestela linbora, betiko ilunera, joaten omen zen, Elizaren arabera.

Transkribapena

- Bataiyua? Ui, hiltzen bazen 'de bestela linboa... Hoi 're bazen ba! Haur gaixua jaio 'ta hiltzen bazen hura, zea, betirako linboa. Ilumpetan eotea, saten zuten. Beitu, ze, ze...?
- Eta bataiatu aurretik hiltzen bazen kanposantun normal enterratzen al zuten? Barrenin?
- Ez dakit.
- Nik aittu izandu dut kanpun ez 'te zuten itten.
- Diferente... E' naz... Hori ez naz gotzen. Miño aparte balitteke zuten linboa jon ber zuten haik 'ta lur diferentia berko zuten... Bataia... Lur bedeinkatua ez zuten berko! Estaban sin bautizar. Haur gaixuak! Hoik, hoik, hoik mentalidadik aittu! Hoik jaungoikuk jarriyak imposiblia da.
Zea, haur gaixua, jaio beste kulpik ez zutela, zea, bataio... ez zela 'ta linboa ben denbo guzirako 'ta ze sorkaiak? Hoik... Relijiyuk hoik retxazatu behar 'ttu miño... ¡a tope!
- Hoi ya ez da izango oaiñ?
- Ez dute aittatzen. Hobe 'ute ez aittatu, zertikan sango yote: "Miño nola haur batek jaio dena... Beak ez du kulpik mundura ekarri 'utela, eta bataiatu ez dela eta zea, be bizi guztirako ilumpin eotea?". ¿Qué...? Non dago zea...?
- Ez da bat 'e... Elizan kontuk!
- Elizan kontuk. Gizonan batzuk jarri zittuzten gauzak. Porke hoik jaungoikuk jarri... Ez da posible jainkua... Ona besteik ez da eta gero hori zea... Haur gaixuak, inuxente gaixua haiek ezeren zeaik...