Jostundegiak

Nor Enbil Urdanpilleta, Maria Jesus
Lehentasuna 1
Transkribaketa Egina
Zinta OIA-034
Pasartea 0:44:40 - 0:47:00 (2' 20'')
Laburpena Oiartzunen jostundegi asko zeuden. Maria Jesusek herrian ikasi zuen josten eta Errenteriara joan zen kortea ikastera. Corte Paris ikasten zuten.

Transkribapena

- 'Ta josten zu... Oiyartzunen tokiyak izango zin, ez?
- Bai. Oiyartzunen jostundiyak bazin, Oillokinekua, Joxepa Ambruzio, e... Geo Zulutxikiko taberna horren goiyan... Aber... Ez nau hoiken apellidua akortzen, biño, behintzat hor 'e bazin,
bi ahizpa zin. Anaiya apaiza Imanol. Ez nau apellidua akortzen. Hoik 'e bai, hoik 'e jostundi ona eukitzen zuten. Eta geo apaiz horren arrebak biño lenotikan Lino taberna bea zutenak béak, Amerikanak saten geniyonak. Geo Ameriketara jon zin haik.
Izandu zin Ameriketan 'ta torri in zin. Hoik ne aman garaiyin 'ta zuten jostundiya. Merzedes 'ta Juanita. Eta geo honea torri zin eta berriz urte batzutan hemen eondu zin eta bueltatu zin berriz Ameriketa. Hoi ne aman garaikuk. Eta ne garaituk, berriz, hoi, Aldaiya,
apaiza Aldaiyan arrebak. Hoik, Oillokinekuk, Joxepa Ambruzio eta gehiyo 're bai. Uan momentun hontan akortzen nazena.
- Joxepa Ambruzio non aitzen zen?
- Hori beko plazan, posta zarrin. Eta gu hara joten giñan eta guk 'e ikasi genun, beno, nekin jon zinak 'e ikasi genun. Defenditzeko gaiña 'ta zerbatte itteko gaiña. Eta geo Joxepak josten eakutsi zigun eta geo ni kortia ittea Errentira jon nitzan. Goiko kalea, han in nun kortia.
- Han ya ze ikasten zen patroiyak iñ 'ta ya...
- Bai. Patroiyak iñ telak mozteko. Eta josi 're bai. Josi 're itten genun, biño ni nola josten lenotikan josten ikasiya nitzan, han kortia bakarra ikasi nun. Bai. Korte Paris 'o saten zena...
Eta geo ikasten genunin, emanten ziguten diploma eta liburu bat oparitzen ziguten patroiyakin `ta, eta ni harrek patroiya ittetikan asko baliatu nitzan. Eta oandikan ez da urte asko nik libru haik bota 'ttutela.