Josten eta zirikan

Nor Enbil Urdanpilleta, Maria Jesus
Lehentasuna 1
Transkribaketa Egina
Zinta OIA-034
Pasartea 0:47:00 - 0:50:40 (3' 40'')
Laburpena Emakume asko elkartzen zen jostundegietan eta giro ederra egoten zen. Lagun giroa eta elkar zirikatzeko aukera. Maria Jesus, zirikatzeko garaian, ez zen atzean gelditzen.

Transkribapena

- 'Ta josten ikasi 're bai, biño kontu pilla erra 're ibilliko zenuten?
- Jesus! Jugada errak bat bestiri. Bueno! Bai orduko, orduko urtetan 'e aurrea 'ta... Bai, itten genizkian zirikaldi batzuk. Itten genizkan alkarri, bai. Bai, biño bueltan entzun 'e bai erra! Silla bajuk nahi izaten genittun josten aitzeko...
- Zer zen belaunan gaiñin aitzetik?
- Bai. Eta zea, Joxepak mozten zigun arropak, genealin izaten zun Joxepak enkarguz. Beak hartzen zittun lanak eta geo guk harrei lana iñez ikasten genun josten.
Itxekua baldin bagenun zerbatte 're bai, biñon generalin beria. Eta silla bajuk nahi izaten genittun 'ta batzuk bajuok zin 'ta bestik altuo. Biño Joxepa beak zun bajo bajua. Eta beti Joxepa noiz Donostira erosketak ittea, metroka kartzen zittun telak eta, eta geo klaro,
orduko rebajak eta hasiyak zin, eta hoi asko aprobetxatzen zun eta guri 're abisatzen zigun zerbatte in ber baldin bagenun, bai, erosi ber baldin bagenun, ze garaitan eongo zen 'ta beakin jon 'ta itteko 'ta... 'Ta behintzat Joxepa bea askotan joten zen.
Eta holoko arrasalde bat tokatu zen, Joxepa jon ber zun.. Jon zen arrasaldia 'ta, beti neskatako batek harren silla hura desio izaten zun eta bazekiyen harrek goizuo tortzen 'e, baldin bazekiyen Joxepa noiz Donostira jongo zen silla hartan jartzeko.
Eta goiz batin hor hautsi zaiyo Joxepai silla hori eta Antonenea jon 'ta erosi du berriya, eta nik... Hautsiya hautsi 'ta beri hala utziya zakan Joxepak, biñon nik ze in nun, berriz montatu eta han utzi dut ixkiñ batin silla hoi. 'Ta neska hoi sartu zen 'ta, "Ui Joxepa, silla berriya 'ta.
Ui 'ta lengua zertik utzi 'zu?" "Ui, zuri asko gustatzen zattu 'ta zuetzako" nik erantzun niyon neska horrei. 'Ta golpin hor exeitzen da! Joxepa silla zar hartan. Desarmatu zen silla 'ta bai neska haserretu! Eta hasi giñan mikoka alkarrei, batek bat 'ta bestik bestia 'ta...
San ziyon: "Zu lasai, zuk honekin 'ttuzun bentajak battuzu 'ta! Gaur 'o bihar ezkontzen zaztenin eta gizona biño len ohiyea joten baldin bazazte, zuri ikusko zattu ohiyin zaudela, biñon Maixuxei han don ikusteko eskua pasa berko du ohiyin!" 'Ta neska kontentu!
Algara pilla bat in zun 'ta pakia in zun Joxepak! Biñon bai, ongi pasatzen genun. Biñon josten ikasi 're bai, e? Joxepakin ibillitakuk josten ikasita geldittu giñan, bai.
- 'Ta zembat biltzen ziñazten hor?
- Ba neguan biltzen giñan... Neguan biltzen giñan... E... Hamahiru bat 'o. Bai. Udaran gutxixio... Beno, udaran zein joten giñan? Gutxiyo. Biñon zea, posible baldin bagenun joten giñan.