Lupulua

Nor Enbil Urdanpilleta, Maria Jesus
Lehentasuna 1
Transkribaketa Egina
Zinta OIA-030
Pasartea 0:46:10 - 0:49:00 (2' 50'')
Laburpena Urte batzuetan lupuluarekin esperimentatu zuten baserritarrek. Lupulu landarea zerbeza egiteko erabiltzen zen. Arrisku handiko negozioa zen. Izan ere, lan handiena egin eta gero, lupulua erraz hondatzen zen eta galera zekarren.

Transkribapena

- Geo... Sartu zen, e... Ba... Nik ez dakit, berrogeita hamalau 'o, hamalau hamasei inguru hortan, e... Sartu zen kampotikan e... Zea, lupulua. Eta baserri bitan iñ zuten prueba, eta gue beste bizitzakuk eta auzoko baserrikuk. Eta... Ez ziyoten iraun, e...
Nombatte kompentzi haundiya in zuten kampun, e... Zea, eremu haundiyagukin, eta hiru urtetan 'o hola bakarik in zuten. 'Ta hoi zen, zea, baina bezela, egurrin joten zen gotti, o alambrin, eta baliyo zun zerbeza itteko. Bai. Eta... hori, kampotikan...
kampoko person batzuk torri zizkaten, e... Eakustea nola iñ ber zuten, eta gen beste bizitzakuk oso ongi, ze in zuten, oso ongi jarri zuten. E... Eremu haundiya zuten, biñon sartu zittuten meta ziriya 'o haundiyoko eztakak, eta eztaka hairi in ziyoten zolua (tatulukin)
eta han pasa alambria. Eta lurretikan landaria jaiotzen zenin, e... Ilarra, 'o, baina bezela zen eta joten zen zean gotti, e... Alambrin gotti. Eta altura haundiya hartzen zun, ba lau bat metro igual. Eta geo, e...
Alambre hoi bi ayekatatikan eskatzen zin eta errenka hua dena betti jeixten zen, e... Gotti jontako aiyen hura dena, be lorikin, lore hori bat itten zun, peajosua, eta geo eskuz billu ber izaten zen hura, eta hua 're bai, hua auzo lanin itten genun.
Ordun izaten zen momentun in bertako gauza. Eta, ba... Ez baldin bazenun be garaiyin biltzen, e... Oso dembora gutxi nahikua izaten zun pasatzeko 'ta ordun, pues baliyo zuna ez ziyoten ordaintzen, ez ziyoten patzen.
Eta utzi in zen hura, biñon, e... Eman zun be... Zea, be bolara eman zun horrek, biño oso motxa izandu zen, hiru bat urte 'ro hola. Eta esan zattuten urti hoin ingurun.