Garia

Nor Enbil Urdanpilleta, Maria Jesus
Lehentasuna 1
Transkribaketa Egina
Zinta OIA-030
Pasartea 0:43:20 - 0:46:10 (2' 50'')
Laburpena Garai batean garia ereiten zen Euskal Herrian. Maria Jesus ez da gogoratzen, baina Elizaren aginduz ereiten zuten zatitxo bat. Gero ostiak egiteko erabiltzen zen gari-irina. Zainketa handia eskatzen du gariak.

Transkribapena

-Eta gariya gotze' al za zu ama?
-Gariya ez. Gariya ni ako, gotzen nazela ez. Gariya itten genun gudaritxuk giñanak. Biñon itten genun gudaritxo bezela obligaziyo batzuk genittun elizakin.
Eta ordun elizan ematen ziguten haziya. Eta guk itxian, nei ematen ziten partia. Eta nik launak kalekuk nittun. Eta haikena 're ereintten genun, biño kantidade gutxi, baratzin.
Eta eon ber zenun beti gañin. Ee ... Batetikan kantidade ttikiya zelako 'ta txoriyak eamateko beldurrakin. Ordun ze itten genun?
Baratzin ixkin batin gariya itten genun, ahal baldin bazen sukaldeko leiyotik ikusten zela. 'Ta jartzen genun lixtiyakin, tomate potuk lotu , lixtiyai xolua inta. Eta sukaldeko leiyun barrotiri lotu sokarriy hora, 'o lixtiy hura.
Eta sukaldin jana itten ai zenak, harrek muittu lixtiy hura. Soiñua jo 'ta txoiyak alde itteko. Karo,kantidade ttikiya nola zen eta zea, hora jaten baldin bazun berriz entretzeko ez genun elizara.
Eta ailletu izandu ga erosi eta eamatia elizara. Itxekua dena galduta. Gariya oso delikadua da. Lan luzitikan aparte, delikadua da. Eskuz in bertako lana. Hasi, ereiñi 'ta jaso arte.
Eta geo nahikua du ordu batzutako eudiya, moztu 'ta geo beltzatzeko. Ordun zea harrek, ali harrek ez du baliyo.
-'Ta elizak zertako ber izaten zun?
-Ba, zea forma santuk itteko. Ostiya itteko.
-A bai e?
-Bai. Bai, bai, ordun hoi 're beak itten zuten.
Bai, bai, bai. Ez dakit nik, nik ez dakitena da gari aletikan iriña beak itten zuten 'o errotan batin iriña in 'ta geo formak itten zittuten.
Biño hoi apaiz-etxin bertan itten zuten. Bai 'ta geo ondorin uste 'ut serorak eta itten zutela. Bai.