Arditurrin lanean

Nor Irazu Apezetxea, Erramun
Lehentasuna 1
Transkribaketa Egina
Zinta OIA-026
Pasartea 0:20:01 - 0:22:40 (2' 39'')
Laburpena Arditurriko meategietan hiru urtean aritu zen lanean, soldaduskatik libratzeko. Garai hartan kontrabandoan ere aritzen zen; askotan, gau-lanean ari zirela lantegian sartzeko ordua ere iristen zitzaien.

Transkribapena

-Arditturrin hiru urte aittu ziñala 'ro ...
-Bai. Bai.
-Soldau, nola hasi ziñan? Soldauxka...
-Soldauxka, bai.
Bai, hasi giñan. Soldau jun ber nun dembukin, soldau deittu giñuztenin. Ordun in genittun paperak eta horrea joteko zeak. Eondu giñan nausiyakin. 'Ta geo
gue atta difuntuk minan 'ta asko aittua 'ta deittu izandu baizuten behin biño gehiyotan mina holako lekutan, mina aber ze posturan 'te zen 'o nola zen.
'O ze mineal klase zen eo ... Gue attai. 'Ta eamanezi 're bai, eamanezi 'e bai. 'Ta bazen bat hor, injeniero zar bat Don Ramon.
-Bai, Irunen bizi zena.
-Irunen bizitzen zena. 'Ta hua, harrek izauera gaitza zun gue attakin. 'Ta hola ibiltzen zin. 'Ta hala.
Attatu in ber zela. 'Ta bai, nik 'e soldau juteko go haundiyik enakan 'ta hala attatu 'ta seittun, seittun joteko. 'Ta geo Luxia, beste tipua hor 'ta harrena jon 'ta bai bai.
Lasai, harrek 'e, hua 're entetua 'ta. Hala sartu, 'ta hortxe aittu giñan. Bai.
-Hiru urte Erramun?
-Bai, hiru urte, soldau. Kintun gaiñe.
-'Ta ordun ... Jo oain betzi hillatekin kejatu itten zin azken aldea!
-Bai. Bai, bai.
-'Ta zembat urtekin joten zen len soldauxka?
-Hogei urtetan.
-Ez, hogei urtetan sartu kajan 'ta hogeita batekin jon.
-Bueno hola zerbaitte.
-Bai, bai.
-Hor uste 'ut lentxio joten giñala.
-Bai iual.
-Bai, uste 'ut. Bai, lentxio sartzen zin hor jendia. Lehentxio bai.
Geo hortxe pasa genun, soldau jun ber zena itxea 're, gabeko itxea torri 'ta itxian jan 'ta itxian lo 'ta.
-Bai, lan pixar bat.
-Bai. 'Ta ordun 'e ibiltzen giñan kontrabandun 'ta.
-Dena itteko dembua izaten al zenun?
-Bai, eun batin ongi gouan dakat.
Gaba. Askotan ez ailletzen, goizin lanea tortzeko ez ailletzen. Nombaittetikan, igual len san dutena Bentatxikin iul 'ta, ailletu 'ta.
'Ta geo ezin ailletu 'ta jon gabe geldittu. Biño, bronka maten ziuzten, biño nei ez zin sekula man izandu. 'Ta zerbaitte eaman in ber luxi hoiri.
Luxia genun printzipala. 'Ta harrei zerbaitte eaman. 'Ta zerbaitte eaman ezko ona zen hua. 'Ta baja hartzen banun, bajakin eoteko 're meikua Don Regino (?)
Hua 're, harrei dozena bat arrautz eaman ezko bapo gizona!
"Bueno torriyai hemendik zortzi eunea"
'Ta hola! Katarro pixka 't billuta 'ta aitzaki pixka 'atekin. Usotan ibiltzeko 'ta. Bai, bai. Hala 'ta. Geo beimpin.