Sarara ihes

Nor Irazu Apezetxea, Erramun
Lehentasuna 1
Transkribaketa Egina
Zinta OIA-025
Pasartea 0:30:29 - 0:33:40 (3' 11'')
Laburpena Kamioia kargatzen harrapatu zuten hartan, anaiaren dokumentazioarekin zen, eta, anaiari ezer ez gertatzeko, bere burua entregatu zuen. Multa ikaragarria jarri zioten kontrabandoa egiteagatik. Ezin zuen hainbeste diru bildu eta ihes egin behar izan zuen beste aldera. Hiru urte egin zituen Saran, bertako baserri batean morroi.

Transkribapena

-Geo jakiña. Dokumentaziyua motokua Inaxion izenin zen 'ta dokumentaziyua 're bai. 'Ta hua harrekin jakiña, hua harrautu ezkio, harrei helduko baiziyoten.
-Bai seuru.
-'Ta ni izandu nitzala 'ta nik motua ibiltzen nula 'ta hola ba harrek 'e ez zula motua asko ibiltzen 'ta deklaziyuk 'ta inta.
Hala defendittu giñan numbaitte. Biño ba! 700.000 peztatik gora banun munta! 'Ta nola patu hura?
-Garaiy haitako e!
-Garaiy haitako 'ta ordun gaiñea! Izanta 're, izanta 're... ez errex 'ta.
Geo ni Fraintzira jon nitzen. Fraintzira jon nitzen 'ta hantxe pasa (?) Aita Santua hil zen 'ta ongi torri zen netzat.
-Erramun 'ta geo 700.000 pezta patzetik libratu al ziñen?
-Bai.
-Biño han in zenulako?
-Han, han in nulako. Han... biño diru pixka 't gastatu genun zeakin abogadukin. Biño abogado zar hoik 'e aintzen dute 'ta seuru aintzen dute hoik.
-Bai, 'ta geo luzatu.
-Bai 'ta geo iñ ez, iñ ez. Ez baizen, gui san baiziun gizon batek:
"Zuek aiko zazte abogadukin 'ta handik eta hemendik, biño abogaduk itteko lanak ettuk hoik, ez ttu itten hoik". San ziun.
"Alperrik ez diroik gastatu". 'Ta hoi Irungo (?)kin 'o gue Inaxiok konfintza izaki 'ta harren bittartez 'ta hasi zin.
Diro mordoxka 't gastatu, biño ba! Pasa zen 'ta. Deus 'e. Gek sano beimpin 'ta. Ze sango zaittut gaiñekun...
-'Ta zembat demboa eon ziñan?
-Han ni hiru bat urte 'ro hola eondu nitzan.
-Bai e? Nun eon ziñan?
-Saran.
-Saran?
-Bai. Leku politta da oso Sara.
-Hala saten 'te...
-Han zeñekin eon ziñan? Zea Kapottetar hoikin Erramun?
-Ez, ez, ez, ez.
-Patziku 'ta hoikin ez?
-Ez, ez, ez. Hemengo, hemengo arraza ez. Han bertako batzukin.
Bai, kontrabandixta zen bea 're, nausiya 're. Enun nik harrekin ze ikusiyik biño han eondu nitzan bai.
Haik hartuko zutela, hola laun bat hartuko zutela. Baserriya 're bazuten. Baserriya... Bueno animaliyik eta ez zuten beak, biño terrenuk 'ta maastiyak eta.
Hola zittuzten. Baserri er bat zen. Han bizi zen gizon bat xiberutarra. Biño harrek itten zun erdiyik ez zuten. Bai 'ta geo hola hantxe.
Oillo 'ta txerri 'ta holako animali mordoxka 't izaten zen 'ta. Hantxe beti lana sortzen zen. Hantxe ongi aitzen giñan.
-'Ta Patziku 'ro ingurun al zenun?
-Bai. Han goixio. Goixio pixka 't bai. 'Ta geo banun aldian beste bat Leitzakua. Ni bezela jona, iual-iual jona.
Bai, pixka 't goixio. Zantakoenia (?) bai, kontrabandistan hua 're, itxia. Han zen hura. Hua ni biño okiyo zen.
Harrek moto vespa bat zun. Han eosiya, Frantziyan eosiya. 'Ta hua motukin joten zen zea Baionan barrena 'ta denin ibiltzen zen.
'Ta hantxe ez zun lana in berrik. Guk lana asko ez genun itten. Biño pixka 't itten genun. Hiru morroi eondu giñan itxi hartan, ni eondu nitzan hartan.
Bai, hiru morroi.
-Jo haundiya, hiru morroi baziñazten...