Nor | Irazu Apezetxea, Erramun |
---|---|
Lehentasuna | 1 |
Transkribaketa | Egina |
Zinta | OIA-025 |
Pasartea | 0:27:10 - 0:29:30 (2' 20'') |
Laburpena | Kontrabandoa kamioira kargatzen ari ziren batean, guardia zibilek harrapatu egin zituzten. Gerora susmoa izan zuten kamioilariak berak ekarri zituela barruan. Izan ere, kamioilariari ez zioten kasurik egin eta kargatzen ari zirenei hasi ziren tiroka. |
Transkribapena
-Hantxe 'men zeiltzala. Holaxe ibiltzen giñan.
-'Ta motokua, zea, zirakin ez zu kontatu Erramun. Motua harrapatu zutenin.
-'Ta motokua, zea, zirakin ez zu kontatu Erramun. Motua harrapatu zutenin.
-Motua ez ziten harrapatu, zira harrapatu. Bai. Zira, han izaki dokumentaziyua nik patrikan.
Zea ba al dakizu han kamiona gaiñea goitti kamiona haundiyak tortzen zin jenelin.
Haundiya, 'ta guk behin 'o bi aldiz ez dait ze kargatu genun. Gehiyo ez bazen torri hobia zen gaiñea, lenuo 're ez bazen torri.
Zea billur xamarra genun txoferra. Bai 'ta hala, zea in genun. Torri zen kamiona, rurururu. 'Ta izautu genun, seiña itten ziun.
Lintziindik Irun aldexkoko bixkaar hartan itten zun argiyakin tti-tta. Holako seiña 'ta.
Ordun klak birea atetzen giñan. Zea xaal hartan birea ate tak!. 'Ta goitik beitti baniju bezela raka raka raka. Pollii-polliki kamiyun beitti segi.
Atzeka, atzea eman harrei atzia man 'ta ttaka ttaka ttaka. Torri 'ta ta jetsi gelditzen zen. 'Ta han genezkan karriyak 'ta.
Hasi giñan kargatzen 'ta seittun jakiña zira lotua gelditzen da persona. 'Ta harrekin lan itteko txarra 'ta di-da! zira bota 'ta bazterrea bota 'ta
rau! hartu 'ta rau gotti, hortxe, hobe genun goitti bota 'ta bultzaka ai niyon hortxe paketi 'ta harrei bultza niyoneko bazterrin
"¡Alto la guardia civil!" 'Ta kamionin. Anjel, Tomasenbordako Anjel 'ta biyek giñan gu.
Zea hemendik jonak eta geo bagenun bestia. Bagenun bestia Azantzikua(?) 'ta haik sate 'ute haik kamionak karri zittuztela.
Guardiziillak, kamionan, haik kamionetik ate zila haik.
-Beak karri harrek.
-Beak karri. Hala sat... ez dait.
-Beak karri harrek.
-Beak karri. Hala sat... ez dait.
'Ta geo hoi biño zeaua zun. Gaiñea bota genittun, hiru 'o ez dait ze bota genittun, hiru izango genittun gaiñea.
Haik kamionak dda! Martxa in zun. Harrei in ber ziyoten kaso, harrei. Gui ez, gui tiroka tipi tapa, tipi tapa! tirua.
Hua, hua geldittu ezko, han zakaten neoziyua. Kamiona attortuko zun txoferrak eta dena harrapatua zakaten.
Miño kamionai ez, kasoik ez, hua martxa rraaa hantxe jon zen. 'Ta geo haik, harrek kajeran eaman zittunik ez zin azaldu.
Haik ez zin azaldu. Haik ez zutela, kamionin ez zela deus 'e. Ze ez zela deus 'e? Gaiñin han zen zea.