Kubiertekin borrokan

Nor Irazu Apezetxea, Erramun
Lehentasuna 1
Transkribaketa Egina
Zinta OIA-025
Pasartea 0:05:00 - 0:07:50 (2' 50'')
Laburpena Kontrabandoan gauza asko ibiltzen ziren; kubiertak, esaterako. Txanda batean, kubiertak goitik beheiti ihes egin zion.

Transkribapena

'Ta san niyon guk manejua hartua geniyon, guk askotan Bianitza tortzen bagiñan hartu pirrilka[pirrilka:15199] kubierta nahi zun aiñekua izan zaiyela. Pirrilka 'ta Uzpuiño 'o Arlepoiño 'ro joten giñan.
Makilla bat eskuakin giatu 'ta ddi-ddi-ddi. 'Ta makillakin frenatu pixka 't 'ta traaa. 'Ta pixka 't man 'ta taka-taka-taka. Hanka lijero ber, hanka lijero. 'Ta seittu in ber 'ta. Bat erki manejatzen da, bat kubierta bakarra. Bi ez dia itten.
'Ta geo hala honea torri giñan 'ta hemen zerbaitte jan pixka 't, bukaro bat 'ta eaten 'ta aittu giñen 'ta Paura eaman genittun. 'Ta bueno hara eamateko oan nola manejatuko ga? Ba kamiyun beitti 'ro jonberko 'ugu hokin 'o nola hasiko ga?
Hala, hainbesteiñoko beldurra 're ez zen ordun 'ta. Hala hemendik ate 'ta san niyon Santiyoi: "Zuk pirrilka kamiyun eamango al zu?"
'Ta: "Nik ez, ez dut beiñ 'e ibilli".
'Ta guk ibiltzen dugu 'ta jongo da pirrilka erki. Geo laun gehiyo bazin, bagiñan 'ta bestik abitu zin bakotxak bena hartuta tra, tra, tra, goitik beitti kamiyun pirrilka.
'Ta gu Santiyo 'ta biyek geldittu. San niyon: "Santio ez al zu bat 'e, bat 'e zea?"
"Ez, ez, ez, nik ez." 'Ta hala martxa. 'Ta nik sokak askotan 'zaten nittun gerriyan soka, zer 'ta 're.
'Ta ordun 'e soka banun. 'Ta goitik beitti, beko kurba jon naz 'ta ta-ta-ta-ta hanka soiñua hemendik beitti. 'Ta san nun hoi ez duk (...) krixto alletuko hoi. Hara jon zenin san niyon eon pixkat Santio, eon.
Geldittu zen 'ta hala kurba biño goixio zen. 'Ta sokai lotuta bi ya bi eamaten ttun pirrilka san niyon. 'Ta: "Eamango al zu?"
'Ta: "Bai, prueba in ber diu"
'Ta lotu 'ta ongi ongi jarri nittun 'ta abitu naz goitik beitti neri haikin. 'Ta karga 'ta geo bi alkarrekin, ez hau itten haik!
Haik hau ez baizuten itten, bestela ingo zuten, bana izan ezko. Banaka biño...
'Ta bete-betian haik ra-ra-ra-ra-ra. 'Ta beko kurba martxa pixka 't eamaten baigenun. 'Ta beko kurba pasa in genun dembuan 'o ixkiñ xamarrea atea. 'Ta hasi naz goitti 'ta goitti, eziñ 'ta eskapo iñ goitik beitti! Anda dio!
-Hemen zuen rebueltaku hontan?
-Bai hortxe. 'Ta martxa beko sasiyan beitti 'ta bim-bran-braum! Beko erreka. 'Ta horra! Hausi ettuk ingo, biño...
(...)tzakua hortik atetzen. 'Ta bestik aurrin jon zinak, han Portuerri aldea han goitik beitti zijuztenak kamiyun haik soiñuk aittu 'ta norbaitte ate 'zango ziula 'ta haik gorde 'ta nombaitte hor zalaiyin barrena zeiltzanak.
'Ta jon 'ta biyek jon giñan goitik beitti 'ta soka askatu 'ta hartu biyek bana bizkarrin, 'ta goiko kamiyoa kosta ziun erki atetzen.
-Halako tokiya 're!
-Lekua halakua 'ta harri 'billiy hortan nombaitte ezin 'ta ate genittun ba 'ta, jon giñan 'ta. Holaxeko zeak, 'billiyak izaten genittun bai.