Txakur kontrabandista

Nor Irazu Apezetxea, Erramun
Lehentasuna 1
Transkribaketa Egina
Zinta OIA-024
Pasartea 0:16:15 - 0:21:25 (5' 10'')
Laburpena Karabineroen artean bazen bat kontrabandoan ibiltzen zena. Ongi hezitako txakurra zuen hark: guardia zibilak usaintzen bazituen, abisatu egiten zuen, eta hartara, ez zituzten harrapatzen.

Transkribapena

-Hala beimpin hara jon giñan 'ta karabinero hua han ibiltzen zena, hua 're kontrabandun, guardiyan 'ta han eoten zena. Hemengo jendia jotin. 'Ta bakizu, horrek jartzen zun direkziyua pronto, zea gutxi gora bera ze ordutako jongo giñan.
'Ta holako puntota 'ta harrek guardiya itten zun. 'Ta harrek bazun txakur bat polizi zakur ear bat zun.
-Zea harrek guardiziilkumik?
-Bai. 'Ta bea amurratu bea den hantxe halantxe ibiltzen zena hua 're mutikozkortan hasita.
'Ta zakurra eakutsiya guardiziilak hua 're 'zautzen 'ta nola zen 'e jakin 'ta launzar. 'Ta guardiziilak zakurra toritu beti, toritu. 'Ta harrek hairi gorrotua hartu. 'Ta geo, handik aurrea, guardiziilak kustin hairi ñiu! Hairi beti kozka itteko zoiyan.
'Ta gaiñeko personai berriz ksoik itten ez. Kaso itten ez.
-Beak gaixtotu zutelako!
-Bai apropos in zuten. 'Ta gu jon giñan hara 'ta, hara joten giñan 'ta txakurrai saten geniyon: Ttutti.
Uste 'ut zula izena, Ttutti 'ro. Ttiki ez zen. Ttutti uste 'ut. 'Ta: "Ttutti, aber segi!" 'Ta denai kaso ya e! Putzua beira jarri 'ta illargiya baldin bazon han illargiya kusten zen putzun. 'Ta ikaa maten zun. Putzo zar hura ikarriya.
Oan batzutan udaako leortetan 'ta ttikixio eoten zen, miño gaiñekun... Putzo haundiya da hua e!
-Erreka haundiya da hoi!
-Haundiya da. 'Ta paso jakiñak gaiñea, bat bada han Lapitzeta 'ro saten yona.
Lapitza da barra bat. 'Ta harren gaintik jon ber zu e! Handik hutseitten bazu, adios! Honaaiño. 'Ta han geintikan. 'Ta karga bizkarrin baldin bazen bastante ongi, urak hankai utzi itten karga, ez kentzen biño. Hutsikan bueltakun 'ta hanka zuk jarri 'ta eaman itten zun, eaman.
-Indarra, korrientia.
- Erne ibilli ber 'zaten zen. Erne makilla haundi batekin kontuz 'ta hantxe ahal zen bezela. Hala 'ta gio itten zun harrek gizon harrek: "Ttutti segi" 'ta joten zen ttaka-ttaka "Segi, segi aurreo, segi"
'Ta jongo zen rararata. Burua bakarra zula ttittitti putzun pasten zen gaixua. Pena maten zun txakurrak, arratsin ttittitti pasa 'ta zalaiyin kusten genun nola zeillen. Yayaya jongo zen korrika 'ta han buelta man 'ta handik barrena korrika beltz-beltza zen 'ta
-Dena bijilatu harrek.
-Dena hantxe biltzen zen 'ta "Hara han zaillek!" 'Ta "Bai". "Ez duk deuse seuraski, zertik ez duk heldu 'ta. Torko yun"
'Ta ara! Inxtanteko beak zea dena kustin torri 'ta berriz putzun ra sartu 'ta ttittitti. Hua ez zun urak eamaten, hua erdi ziarka jarriya biño hua beti ixkiñea atea guena. Atetzen zen 'ta jabin ondoa jon 'ta hua konforme.
Bestela berriz auro torri 'ta gaiñea jabiai "ih, ih, ih, ih, ih". 'Ta mintziyu hura in 'ta: "Hor ttuk, hor ttuk, hor ttuk". 'Ta kontrabandukin, 'o paketikin zeillena hairi berriz kasoik itten ez.
'Ta batin baguzen. Goitik beitti Eskolamendiko lepua (?)dik beitti jonta. Eskolamenditik beitti baguzen arratsin 'ta banaka xamar guzen 'ta aurrin hua. Hara iyotzen baizen Eskolamendira Pepe hura txakurrakin.
'Ta hala, hua torriya 'ta han zon: "Ez da deuse, guazen".
'Ta hala banaka-banaka jarri 'ta goitik beitti baguzen, Eskolamendiko han txaol batzuk 'e bazin leno, oaiñe 'zango 'ia 'ta txaol hoin onduan pasa 'ta "Ez da deuse, lasai".
Puska beitti jon 'ta hala zen biria hola han karro biria 'ro holakon 'dena seka-seka iña, malda haundiya baita.
-Mandobiria bezela?
-Bai biño, biria e biria. Bire ona. Biño hola goitik beitti zijuna xuxenin zianda txar bat.
Malda erra bai, 'ta halaxen hor beitti baguzen 'ta Pepe hoi han aurrin zijuna, hua hutsik 'zaten zen 'ta harrek itten zun txi-txi-txi-txi seiñak 'ta "A bayu, zerbaitte bayu 'ta!". Jitzen hasi 'ta hua: "Horrea! Horrea, horrea, horrea, horrea, horrea, horrea!" Norbaitte heldu ttuk 'ta.
Hara baztertu 'ta. Txakurrak abisua karriya harrei. 'Ta malda goitti heldu zena. Han denak baztertu giñan bazterrea 'ta. Han geunden 'ta birian goitti haik, deskanso errin birian goitti bi, zea, guardiaziil.
'Ta taka, taka, taka zeak kapotik hola bizkarrin botik biyek hantxe pasa zin ya gue alde-aldin. Gu geldi-geldik. Txakurra, txakurrak ez zun mintziyoik itten 'e. Jabin bazterrin kixkur-kixkur iña, geldi-geldi-geldik hantxe hua 're.
'Ta gu 're bai geldi-geldi denak. Pasa 'ta haik goitti 'ta guk martxa beitti. 'Ta hala, holaxe, holaxe ibiltzen giñan.
-Joe nola, nola eakutsiya zakurra e!
-Zakurra, zakurra bai. Zakurrak baliyo zun, hua zenbaittek auskalo zembat patuko zun! Zenbaittek...
-Hizketan jakin ez...
-'Ta hoa bai ez zun salduko. Harrek, harrekin 'ta harrek jornala erra atetzen zun han e! Han bijilatzia harek jornala, guk hemendik hara jonta biño gehiyo, doble igual!
-Seuraski.
-Doble igual bai 'ta. Geo izaten genun batzutan hara jon 'ta geo itten genun...