Nor | Zubialde Olaskoaga, Kaxilda |
---|---|
Lehentasuna | 1 |
Transkribaketa | Egina |
Zinta | OIA-013 |
Pasartea | 0:08:20 - 0:09:40 (1' 20'') |
Laburpena | Elizaren atzeko hilerria txikiegi gelditu zen, eta, ondorioz, orain ezagutzen dugun Zurko baserriaren ondoko kanposantua egin zuten. Garai hartan tifusarekin asko hiltzen ziren. |
Transkribapena
- Noiz arte 'ro izandu 'te zen?
- E?
- Kamposantu berriya iñ arte? Zurkun onduan don kamposantu hoi iñ arte?
- E?
- Kamposantu berriya iñ arte? Zurkun onduan don kamposantu hoi iñ arte?
- Bai, kamposantu berriya iñ arte. Oso gaizki ibilli zen jendia. Elizan atzin nola baizen kamposantua, denak han enterratu ber zin, eta kamposantua berriya iñ arte, gaizki ibilli zin, e! Oso gaizki gaiña!
- Tokiyik ez zelako!
- Aleiya! Geo eosi zuten terrenu hoi, oain kamposantua don hoi, eta hoi eosi zutenin, hasi zin 'ta auro xamar ixkiña, beko aldekua, pranko auro in zuten.
- Aleiya! Geo eosi zuten terrenu hoi, oain kamposantua don hoi, eta hoi eosi zutenin, hasi zin 'ta auro xamar ixkiña, beko aldekua, pranko auro in zuten.
Jendia, tokiyik ez baizen goiyan. Eta hua pranko auro in zuten. Geo bestin gehiyo tardatu zuten. Haundiyoua in zuten geo, dena batin. Puskaka puskaka, biño gutxinin lau puskatan iña da kamposatu berriy hoi 're!
- E?
- Aspaldiko kontuk dila hoik!
- Ui...! Aspaldikuk dia! Kamposatua hor aspaldikua da! (bideo mozketa) Zertikan zembat jende hiltzen zen ordun 'e. Gaiña izandu zen temporada bat Tifusa izandu zena.
- Aspaldiko kontuk dila hoik!
- Ui...! Aspaldikuk dia! Kamposatua hor aspaldikua da! (bideo mozketa) Zertikan zembat jende hiltzen zen ordun 'e. Gaiña izandu zen temporada bat Tifusa izandu zena.
'Ta tifus hil zen dembu hartan! Hil zin asko, e!