Lanbide zaharrak

Nor Lardi Landa, Joxe Luix
Lehentasuna 1
Transkribaketa Egina
Zinta OIA-005
Pasartea 0:53:05 - 0:55:55 (2' 50'')
Laburpena Lanbide zaharrak: txorroskileroak, eltze-konpontzaileak, mertzeroak, arropa-saltzaileak... etxez etxe ibiltzen ziren. Dentista lanak medikuak egiten zituen.

Transkribapena

-'Ta zapataiyak aittatu 'ttugu. Txorroskilluk, zorrozten 'ta aitzen zinak bazin, ez?
-Torri itten zin.
-Torri itten zin.
-Bai, fiu-fiu iñez xistoka. 'Ta atetzen bazenun kamiyoa zorrozten zuten 'ta, dirua baldin bazenun dirua patzeko 'ta bestela segi kamutsakin.
-'Ta eltziak 'e zerrekin itten zin?
-A! Joxe ijitua 'ta Ordoselaikuk kompontzen zittuzten haik Joxe ijitua 'ta Txilbestre 'ta.
-Eltziak 'e bai? Eltziak 'e kompondu itten zittuzten?
-Bai, eltziai petako errak maten zizkaten aluminiozko holako puska batzuk zea eltzian ipurtzulun. Biño geo igual hadik jariyua izaten zuten. Jakiña, oango, oango san nahi nuke produktoik ez zen. Bakarra ailleka batetik jartzen ziyoten txapa, barrendik eta kampotik 'ta rematxatzen zuten hua txan-txan-txan
'Ta handik ura jongo ez da ba? Biño... Besteik ez zunak...
-Karo eltziak 'e asko kostako zen, ez?
-Bai, hoixe! 'Ta geo guardasolak kompondu 'ta... Lurrin palanka sartu 'ta han aitzen zin.
-Oan bota itten da biño len kompondu dena!
-Jesus! Oan... Orduko berriyak biño hobiok bai bota! Seuru.
-'Ta zeik? Barkilleroik 'o heladeroik 'o fiestatan 'o?
-Tortzen zen helado. 'Ta barkilluk.
-Biño hua, fiestatan bakarrik torko zen?
-Fiestatan bakarrik. 'Ta geo 'biltzen zin mertxeruk saten geniyon, hillak 'zango 'ia bai haik. Irunguk zin. Bi anai. Kaja hartu bizkarrin, herreminta kaja holakua, bezelako zea da.
Botoiya, hariya, 'ta dena holakua saltzen itxez itxe. Haik oan ez da ezerre haik.
-Etxez etxe asko ibiltzen zin e?
-Bai, 'ta arropa saltzen 'e bai etxez etxe astuakin 'ta.
-Karo jendik ezin zun jetsi oan bezela 'ta...
-Hoi ba! 'Ta zuk bal dakizu ordun hanako galtza urdin 'ta bombatxo, ordun bombatxo asko ibiltzen zin 'ta bobombatxo 'ta abarka 'ta galtzerdi illezko 'ta holakuk baldin bazin...
herrira jetsi berrin beak berta eaman 'ta akaso preziyo beretsun iual. Dena hola haik. Handik jaten zuten haik.
-'Ta zea... Dentista 'ro holakoik izaten al zen?
-Ordun dentixtana itten zun meikuk beak.
-A! Meikuk beak... Ta ate! Ordun ez zen haimbesteko...
-Auskalo nola ateko zittun tenazakin 'o...