Guardia Zibilak eta abenturak

Nor Lardi Landa, Joxe Luix
Lehentasuna 2
Transkribaketa Egina
Zinta OIA-004
Pasartea 0:20:30 - 0:23:00 (2' 30'')
Laburpena Guardia Zibilen kuartela udaletxean zegoen. Udaletxetik Postara joan ziren. Guardia Zibilekin pasatu zitzaiona, haiek guardia egiten ari zirela.

Transkribapena

-Hemen Guardia Zibillak bazin?
-Bai.
-Ez? Ergoinen? 'O auzo guzitan izaten zin?
-Ez... Kuartela, kuartela zen Kotsejun goiyan.
-Al zen?
-Lembiziko. Nola plenua itten da?
-Bai.
-Beste aillekan.
-Al zen kuartela? 'Ta biño hemen Ergoinen ez al zen ba bat Josenazion erarin 'ta?
-Ez.
-Ez al zen guardizibil bat? Ez?
-A! Zean bai eoten zena... Aiyerdin. Aiyerdin eoten zena. Aiyerdin zea bat... eskolana baizen! Etxebizitza maistrana. 'Ta han eondu zen guardizibil bat.
-A, biño bizi itten zen? Ez zen kuartela? Bea bizi zen?
-Ez zen kuartela, bea bizi! Familiya, haurrak eta bazittun 'ta. Gaiñekun guardizilak ben kuartela han zuten.
-'Ta noiz arte eondu zen kuartela?
-E?
-Noiz arte eondu zen kuartela?
-Geo hortik zeara pasa zen, hortik pasa zen posta. Boleo 'ro nola saten ziyoten harrei, postan, bian.
-Posta zarra? Beko plazan?
-Bai, bai. han eondu zen 'ta geo han...
-A bolera?
-Bolera, hoixe, hantxe bai. 'Ta geo beko plaza, o... Altziarrea pasa zin. Kuartela in ziyotenin. 'Ta geo handik biali zittuzten Donostira 'ro 'ta...
-Biño haik denak erdaldunak izango zin?
-Oi! Hoixe!
-Ez zuten euskaaz jakingo...
-Keba!
-Zuk bazu gaiñea guardizilakin abentura pasia, ez?
-Bai.
-Beak zui harrapatu berrin, zuk harrapatu zenittun béak!
-Ez... Beak bokaillua jaten ai zila, ni bi hankak hola gurdibirin jarri hola ixeita bat ixkin batin 'ta bestia bestin hola gurdibirin. 'Ta ni gurdibirin helduki 'ta hain bi hankakin trabatuta aurreko aldea eroi. 'Ta beak izutu.
-Biño gaba zen?
-Hoixe! Ama, andreaiya, launduta heldu nitzala.
-Izu erra hartuko zenun...
-Joe izua hartuko 'te nun! Gaiñea illuna, totala 'ta deus kusten ez! 'Ta haik ixil ixilik euki, haik obserbun. 'Ta ni raka-raka-raka, 'ta haik bi hankak jarri, patxara errin erdi etzanta haik bokaillua jaten. Pra... hau buelta in nun! Oan hormioiya botia da, biño ordun ez zen hormioiyik.