Kaputxienoetako mea pila

Nor Irazu Apezetxea, Erramun
Lehentasuna 1
Transkribaketa Egina
Zinta OIA-026
Pasartea 0:31:30 - 0:33:40 (2' 10'')
Laburpena Arditurriko meategiak: trenak urteetan pilatutako materiala zen beraiek barkura kargatu behar zutena. Gogortutako zinka ezin zen pikotxarekin atera eta lehergailua erabili behar izaten zuten.

Transkribapena

-Ez, han aparte bagoiya, hango bagoiya aparte.
-Aparte?
-Aparte, aparte. 'Ta geo hua zen urtiatan
trenak karraitua hara pixkaka pixkaka mineal hura.
-Mineala.
-'Ta hua bota goitikan, zean karga, zea depositto haundi bat da
Goitik etortzen da bagoi biria 'ta salto gaitza beitti 'ta handik trena joten zen demboan bost bagoikin 'o zerbaitte hola joten zen 'ta.
Harrek han deskargatzen zittun denak. 'Ta geo hua bamba bamba bota 'ta urtitan ai zinak. 'Ta eamaten ez, nombaitte preziyua ttiki xamarra 'o.
'Ta geo tiraa torri ziyon. 'Ta ordun aproxtu. Gu aproxtu erki haik.
-Harrotzen kostako zen hoa Erramun.
-Tiroka 'ta aittu giñan.
-Tiroka e?
-Bai. Ez dut proatu oandikan holako lantei txarrik ne demboan.
-Seuski.
-Jesus! Jangoikua! Hua hola izaten zen harkaitza bezela. 'Ta ez zen pikotxakin 'ta harrotzen. Leku batzutan bai e, leku batzutan pikotxa sartuko zenun biño.
Ez jenelin harkaitza bezela. 'Ta itten genun, barrenuk bagenittun, barrenu luzi hoitakuk. Haikin kixkan kixkan kixkan boka in 'ta.
Geo hartu 'ta zolua iñ. Biño arron zailla izaten zen. Batin gor gorra tokatu momentun goiyin sartzen baizen, 'ta eziñ atea berriz.
Nolapaitte 'ta. Ahal zen bezela 'ta zolua polliki-polliki, polliki-polliki 'ta zolua in. Ingo zin, hiru bat zolo 'ro ingo zin hala 'ta geo.
Dinamita sartu, dinamita erdi bat 'o hola. 'Ta denak alde itten genun 'ta bamba! 'Ta denak erekitzen zittun.
-'Ta hoa zer zen ba hemendikan hondar iña eaman 'ta gortua 'ro hola?
-Gortua.
-Gortua. Mineala gortua. Hemen azidukin 'ta itten baizuten hoi zeatu.
Mineal hoi. Mineal hoi zen dena bexiya. Blenda, zea, zink, zink. 'Ta dena bexiya. 'Ta geo hoi in zen nombaitte han zea, beotu, sua hartuta 're ketan eoten zen.
Ketan eoten zen sutan 'e. 'Ta geo hua in zen han maza in dena 'ta gortu. 'Ta geo pikotxakin jota zea sua ateriz. (...)
-Haumbeste, haumbeste dembun han.
-Bai, biño, bai.