Barkuetara kargatzen

Nor Irazu Apezetxea, Erramun
Lehentasuna 1
Transkribaketa Egina
Zinta OIA-026
Pasartea 0:28:00 - 0:31:30 (3' 30'')
Laburpena Arditurriko meategietan ari zela, Kaputxinoetan barkuak betetzen aritu zen. Bagoiak mandoek tiratzen zituzten, baina azkeneko tramoan beraiek bultza behar izaten zituzten. Mandoek hankak hondatuak edukitzen zituzten, meak erreta.

Transkribapena

-Dinamarkatik eta hoitik tortzen zin eta. Krixton pilla eamaten ber zuten haik. 'Ta eunetan hantxe, bota 'ta bota, 'ta bota 'ta bota. Eunez 'ta arratsin bitan.
Gu eunez aitzen giñan beti. 'Ta hantxe, bagoneta zahar haundi batzuk izaten zin 'ta haikin, ohiy hau gaiñeko, hola eurrezkuk zin.
Eurrezkuk eta eaman rararara. 'Ta indarrin eaman ber zin azkenin, manduak eamaten zittun puxka 't, zolotik ateta biño geo zuiyan gaiñin manduak ez baizin joten.
-Ez, 'ta han.
-Zuiya baizen.
-'Ta luzia.
-'Ta luzia. 'Ta han bultzaka, han hiru laun 'o.
Firme helduta joten zen bagoiya. Lau milla kilo 'ro zerbaitte kaitzen zittun bakoitxak. Bagoi bakoitxak eta.
-Hankataku 'o seurua olakin 'ta ongi al zenuten?
-Bai, bai, bai, bai. Hankatakua ona. Oan batzutan minala zaillena, zaillena ixui loiya pixka 't ebiya baldin bazen.
'Ta geo in ber zenun, jon ber zenun indarrin, mantso jotik ez zun baliyo. Indarrin jon ber zenun, jon ber zenun ta, ta, ta! Listo, listo.
Geo han eoten zen laun bat 'ta harrek halako burni bat han, zea bolketia itteko. Zijun indarrakin topia jotzen zun aurrin.
Topia joko zun 'ta ordun jotzeko demboa berin, da! Jotzen zun harrek zea hura pixtoi, burniy hura. 'Ta bla erekitzen zen aurreko atia.
'Ta aurreko atia ereki bezain pronto, aurrin topia jo 'ta goitti buf bea eroitzen zen.
-Aurreka?
-Aurreka.
Bamba 'ta geo goiyan, goiyan 'e jarriya zekan, zea ongi jarriya zun. Burnizko zubiya zen bakizu. 'Ta han goiko, han 'e aramzoiy hoitakua eurrakin 'o jarriya.
Ez hondatzeko zea bagoiya hura. Hua da! Goiyin jotzen zun 'ta golpi harrekin dena buf! 'Ta barkoa. Ra! Bai.
-Biño beri harrekin joteko 're peligrua bazun. Soltatu berko zenuten hua, auro.
-Bai. Bai. Biño, ez, ez.
-Haundiya izango zen hua.
-Hantxe gelditzen zen bagoiya hustuta. Guk atzea tak, jira goitti 'ta bultza 'ta.
-Ordun kamiyua oan gaiñekua ez, biño pasatzen zittun kamiyua 'ta trenan zea.
-Trenbirik bi 'ro hiru 'ro zerbaitte.
-'Ta putzuiño.
-Putzuiño.
-Joe...
-Bai, bai.
-'Ta hoa dena zen bultzaka? O man...
-Dena ez, manduak puxka 't, zolotik atea. Zea zen kargaderua zen 'ta kargaderotik hartu 'ta
Atea 'ta. Bueno, kargaderun 'e mandua ez zen sartzen boka arteiño ate ber izaten zun bultzaka.
-Manduak gutxi, tramo ttikiya izango zun.
-Gutxi. Hartu 'ta puxka 't eamaten zun, puxka 't. 'Ta gaixuak ez, ez bazijun difentzi erra zuten bentzat. Hankan atzeko zea hoik txokua zea hoik denak leatzen zizkaten minealak.
Loiya 'ta zea zenin erre 'ta llagatan. Zea haragi bizitan jarriyak gaixuak. Zea han jakiña tira in ber zen 'ta geo loiy hartan zapa, zapa, zapa.
'Ta minealak harrek hango azidua 'ta zea. ?Ta hankan atzi hoik denak erriak ibiltzen zin. Geo izin...
-'Ta hemengo manduak eamaten al zuten hara?
-Bai, bai, bai, hemenguk.
-Trenin?
-Ez, ez. Oiñez. Oiñez, zea hoik (...)tar hoik 'ta hola joten zin.
Bai (...)tar hoi bat 'ta bestia zein joten zen? Norbaitte Jexux 'o, Jexux 'o ez dakit, norbaitte izauna zen. Eamaten zittuzten 'ta.
Hantxe ibiltzen zin gaixuak bai.
-'Ta zuek trenin joten ziñazten?
-Bai, bai.
-'Ta ordun ze itten zin treneko bagoiyak beak eamaten zittuzten, bagoiya dena bea zen? Treneko...