Ile luzetik motzera

Nor Aduriz Lopetegi, Mañoli
Lehentasuna 1
Transkribaketa Egina
Zinta OIA-055
Pasartea 0:06:30 - 0:08:45 (2' 15'')
Laburpena Ordura arte, emakumeek ile luzea eramaten zuten, mototsean bilduta. Gero hasi ziren mozten. Gogoan du amona bati zer pena eman zion ilea mozteak.

Transkribapena

- Gorra ingo ziyoten hoiy, e?
- Bai. Andre batek, Iturriozkua zen, hil zen, eta atera zitzaiyon eszema bezela. Bai. 'Ta nik esaten niyon: "Hemen orkilla hoik eta jartzen..." Moiñua zun oso dotoria, illia dena ondakin
dena. Biño dena, e! Hemendikan hasi 'ta honeaiño dena hola osuan heldu zila! ¡Ondas, e! Egiya da. 'Ta geo atzian moiño bat. Elegantia. Emakumia 're hala zen. Eta atera zitzaiyon hola, gorritasun bat bezela 'ta esan niyon: "Orkilla hoik kalte itten zattuzte buruan.
Hor miña dakazu" 'Ta "Bai, sumatzen dut goizetan hola azkuria bezela 'ta". 'Ta meikuna jon zen. Eta san ziyon illia mozteko. Iturriozkua zen. Jon nitzan, alaba torri zen 'ta san zin: "Aizu, amai hola 'ta hola san 'yo meikuak, biño béak ez du moztu nahi..."
eta "bai pues oso gezki daka, e?" Orkillak miña maten ziyoten. Eta jon nitzan bere itxea, Iturriotzea. Sartu nitzan eta bea hola suan... Sua... Sua, 'ta suan aurrin hola barra bat izaten du, eta harren kontra jarri hola eta ez zen aurreatzen illia moztea. Eta esan niyon:
"Maria, illia moztea heldu naz 'ta illia moztu ber dugu" Ez dakizu ze penakin moztu zun harrek illia. Penakin, e! Nik 'e bai, e! Pena ematen zin. Biño penakin moztu zun illia. Biño halaberra izandu zun. Moztu in ber zun. Eta hua bezela askoi illia, traka traka illia moztutzen.
Biño luziak, e! Moiñuak.
- Eta geo ya ingo zuten komodidadingatik.
- Komodidadingatik.
- Karo erarikin 'ta besuak...
- Bai, bai, komodidadingatik. Komodidadia 'ta pues moda 're gehiyo motzakin eta... Pues jendia muittu in zen pelukeira. Muittu in zen jendia. Bai, bai, bai. Jendia muittu in zen pelukeira. Pues moiñuakin bai, asko.