Saio hauek herriko ikastetxeetako ikasleei eskaintzen dizkie Ttur-tturrek, DBH hirugarren eta laugarren mailako ikasleei, hain zuzen ere. 2005-2006 ikasturtean hartu zuen Ttur-tturrek saio hauek egiteko ardura.
Saioek helburu ugari dituzte:
- HAUSNARKETA: Haiek hizkuntzaren egoera nola ikusten duten jakin nahi izaten du Ttur-tturrek, ea kezkatuta dauden, euskararen oraina eta etorkizuna nola ikusten duten ...
- KONTZIENTZIATZEA: Zein hizkuntza ohitura dauzkat nik? Nola ikusten dut euskararen egoera? Zer egin dezakegu egoera hobetzeko? ...
- HERRIKO EUSKALGINTZA: Herriko euskaltzaleon bilguneak zein dinamika duen azaltzea eta gazteek euskalgintzaren ateak zabalik daudela ikustea.
Motibazio saioak urtero egiten dira, bai Haurtzaro Ikastolan eta baita Elizalde Eskolan ere.