Oiartzuarren Baitan (Ahozko Ondarea)

Oiartzuarren baitan Oiartzungo hizkera jasotzeko eta hedatzeko helburua duen egitasmoa da. 2006an hasi zen Ttur-ttur Euskaltzaleon Bilgunea herriko ahozko ondarea jasotzen.

Euskalkiak kalitatezko hizkuntza ereduak dira, euren jatortasun eta aberastasunarengatik. Hori dela eta hasi zen bilgunea oiartzuera jasotzen eta, horretarako, herriko aitona-amonengana jo zuen.

Euskaltzaleek hasieratik argi zeukaten ondarea biltzeaz gain hedatu ere egin behar zela. Horregatik, aplikazio informatiko bat sortu zuten eta orain herrian bereizgarri diren formekin hiztegia osatzen ari dira.