Eskolara herritik kanpo

Oñati

Ikasketak: praktikante

Transkribapena

Nor Sagarzazu Oiarzabal, Nikolas. "Ankamotxenekoa"
Lehentasuna 1
Transkribaketa Egin gabea
Zinta OIA-132
Pasartea 0:03:33 - 0:05:01 (1' 28'')
Laburpena Eskola bukatu eta 12 urterekin Saturrarango (Mutriku) seminariora joan zen, bertan 4 urte egin zituen. Bukatutakoan, zalantzan ibili zen Venezuelara joan edo hemen gelditu ikasketak egiten. Bilbon praktikante ikasketak egitea erabaki zuen, bi ahizpa bai baitzituen Bilbon. Gaur egungo erizaintza ikasketak egin eta Valladoliden egin zuen azterketa ofiziala.

euskaldunak izateagatik burla

Transkribapena

Nor Rekalde ahizpak, ; Rekalde Urdanpilleta, Maria Luisa
Lehentasuna 1
Transkribaketa Egin gabea
Zinta OIA-111
Pasartea 0:32:53 - 0:36:52 (3' 59'')
Laburpena Euskaldunak izateagatik burla egiten zieten zeukaten azentua eta ahoskeragatik. Zaharrenek aldiz beraiei ez zietela burlarik egiten esaten dute. Pasadizoak kontatzen dituzte.

Bizikleta eta tranbia eskolara joateko

Transkribapena

Nor Rekalde Urdanpilleta, Maria Luisa
Lehentasuna 1
Transkribaketa Egin gabea
Zinta OIA-109
Pasartea 0:32:45 - 0:33:38 (0' 53'')
Laburpena Goizero-goizero hiru kilometro eta erdi egin behar izaten zituzten bizikletan Errenterian tranbia hartzeko. Behin, ahizpa bat busti-busti egina iritsi zen eskolara eta bueltan bidali zuten. Gonarekin joaten ziren bizikletan.

Donostiara eskolara

Transkribapena

Nor Aduriz Urdanpilleta, Tiburtxi; Unsain Aizpurua, Dolorex
Lehentasuna 2
Transkribaketa Egin gabea
Zinta OIA-103
Pasartea 0:44:09 - 0:47:13 (3' 04'')
Laburpena Diburtxi eta Maria Luixa ahizpa Donostira joan ziren 13 urterekin eskolara. Anaia, berriz, Oronozen egon zen kolegio interno batean; nahiz eta, berak ez zuen nahi.

Lanaren truke, eskolak

Transkribapena

- 'Ta Donostira nolatan... Atzo uste 'ut san zenila, biño...
- Ba Donostira gue ama zenak...
- Gutxi jongo zin Donostira ikastea.
- E?
- Gutxi jongo zin Donostira ikastea.
- Aittu, ni muti kozkorretan amakin launtzea 'ta joten nitzan jaitan, e!
- Esnia...
- Ba lengusua zun Belderreiñeko lengusuak gue amak. Zeanak...
- Feliziano 'ta alkate izantaku haik? Beldarraiñenak?
- E?
- Beldarraiñenak zein? Hanako alkatia izandu zena 'ta...
- Gerra dembun alkatia 'ta apaiza bestia Don Jose Krutx. Hua Fraintzira jon zen.
- Bai, aitzia.
- Bai, hoi da. Ba hoik gue aman lengusuk zien.
- A!
- Eta bat jesuita zen, Padre Beldarraiñ. (...) zen meza maten zuna zen. 'Ta harren bitartez han hizketan 'ta pixka 't eskola bi ordu illunaarrin izaten genittun 'ta lana pixka 't iñez 'ta komei 'ta hola.
- 'Ta non zen? Ze kolejiyo zen?
- Hoiy, Ategorrietatik beroxio eskoita Colegio San Inacio. Ordun jesuitak zin.
- Oaindik han da, ez?
- Gaur profesorik dia. Ya jesuitik ez do.
- Oaiñ eskolak ba al dia han?
- Bai, bai, bai, bai.
- A bai. Zea Manolon...
- Ez dakit (...) biño badia.
- Donostin famatuna gaiña beti izandu da. Bai.
- Iñigo 'ta hoik han ibilli dia.
- Dembo 'atin jesuitak zin.
- 'Ta ordun itten zenuten han laundu eta...
- Laundu eta geo arratsin illunaarrin bi ordu 'ro eskola izaten genun. 'Ta gaiñekun berriz 'e lana 'ta... Untziyak garbittu, 'ta otorduak serbittu 'ta nola sango zattut. Batzuk... Kozinerua 're jesuita izaten zen 'ta harrei launtzeko 're pioiya (...) izaten zen. Bat izaten zun.
Bakotxak gen lanak bezela.
- 'Ta patata zuitzen 'e (...)
- Bai! Kuadrilla bueltan jarri, patata zuitzen, 'ta arrosaiyua errezatu. Zeak itten zigun, jesuita batek errezatzen ziun. Deskuidun ixillik kontestatzen banun, eju erra ingo zun, altatzeko 'ta zea. Erdara dena, bakizu. Hola.
Nor Irastortza Gaztelumendi, Maitxo ; Lekuona Artsuaga, Enrike
Lehentasuna 1
Transkribaketa Egina
Zinta OIA-057
Pasartea 0:43:20 - 0:45:30 (2' 10'')
Laburpena Enrike Donostian ere aritu zen ikasten. Amak lehengusua jesuita zuen, eta, haren bitartez, Colegio San Ignacion aritu zen. Lanaren truke eskolak jasotzen zituen.