Ekonomia

Estraperloa; Gosea; Jendea kaletik baserrietara zerbait jatera. Industria berreraikitzen. Razionamendua. Ikatzaren garrantzia. Ik. 04.01.15

Errotak prezintatuak

Transkribapena

-Itxian gosia pasatzeko aiña ez zen izango? Osa san nahi dut izango ziñuen e, biño...
-Sobranteikan ez e! Hor izaten zen ba itxian artua izaten genun.
'Ta artua itteko hemen errotak prezintatu itten zittuzten, Oiyartzunen bazien lau 'ro bost errota biño prezintatu itten zittuzten. 'Ta geo artua hartu, arto zakua hartu 'ta Lesakaiño jon ber izaten genun hua eiyotzea.
-Jesus!
-Errotaiño Lesakaiño astua hartuta. Oiya jango bagenun Goizuta joten giñan, astua hartuta. Ordun kotxeik ez zen.
Eta asto zarra hartu 'ta Oiyartzundik ate 'ta hemen Aranon, numbaitte hemen ibiltzen giñen, ez dakit zein tokitatik, ez dakit. Zetikan Aranoko, Goizutako ondu hortan Guardia Ziillak jartzen zien.
Eta haik harrapatzen baziuten kendu itten ziuten. 'Ta ibilli ber genun mendiz mendi, asike.
-'Ta zer dela 'ta prezintatzen zittuzten?
-Ez dakit zergatikan. Izaki bertan errotak e! Eta jon ber zenun Naparrura. Aparte, herritik alde. Prezintatu itten baizuten. 'Ta bein prezintatu ezkeo ezin zenun errota hoi muittu. Kompreintzen zu?
-'Ta nola izaten zen errotara jun 'ta prezintatua, nola ikusten ziñuen?
-Han ez zuten iyotzen, ez zuten ateik erekitzen, yasta.
Prezintatua, beiñ zea hako bueltaka ibiltzen zen hua prezintatzen bazuten ezin zuten artoik, iriñik in. 'Ta jon ber zenun ordun ahal zen tokira. Hombeste errota izaki 'ta Lesaka astua hartuta.
Nor Etxeberria Olaziregi, Joxepa
Lehentasuna 1
Transkribaketa Egina
Zinta OIA-087
Pasartea 0:04:12 - 0:05:48 (1' 36'')
Laburpena Gerra ondoren errotak prezintatuta zeuden Oiartzunen. Lesakara joan behar izaten zuten artoa ehotzera. Ogia behar bazuten berriz Goizuetara. Mendiz-mendi ibiltzen ziren Guardia Zibilek ez harrapatezeko.

Dirua "estanpillatzea"

Transkribapena

-'Ta errentakin bestia. Ordun izaten zen dirua 'ta ordun esaten zen estampillatu. Bakizu zer zen estampillatu? Sellatu. Estampillatu. 'Ta dirua, zembat diru zenun, in ber zenun ayuntamientoa jun 'ta ayuntamientuk sellatu.
Estampillatu esaten zen orduan. Eta hura ez bazenun itten diru hura geo fuera! Ez zun baliyo. Selluakin zenak bakarrik baliyo zun.
-A bai?
-Bai. 'Ta hemen artzaiya Seingo bordan. 'Ta hemen nola Pepita 'ro artzaiya? Horren atta, Ataungua. 'Ta hua 're bitxo erra 'ta gue izeban soruan jatetik zortzi duro.
'Ta hala zea jun giñan, borda, Seingo bordan eoten zen. 'Ta hala eman ziyon hamar duro 'ta gue izeba 're bitxua. Diru hura ez zela oso zea 'ta geo hamar pezta bueltatu ber.
'Ta bueno uzteko Balentiñinin hamar pezta hoik. Gue izebak han ez zula, bazittula hemen hamar pezta biño ez oso seuru. 'Ta geo zeatu da 'ta sellatu gabia, estampillatu gabia.
'Ta diru hoi nulo geldittua. Urtitan hantxe zean relojun gaiñin eukitzen zun gordia gue izebak hamar duroko hura.
Nor Barrenetxea Retegi, Juan Mari
Lehentasuna 1
Transkribaketa Egina
Zinta OIA-140
Pasartea 0:31:14 - 0:32:39 (1' 25'')
Laburpena Dirua "estanpillatu" edo "sellatu" egin behar izaten zen garai hartan, balioa izan zezan. Zigilatutako diruak bakarrik balio zuen. Seingo Bordako artzainak bere izebari zigilatu gabeko dirua eman zion, beraz, baliorik gabe geratu zen.