Gerra ostea

razionamentua

Transkribapena

Nor Arbelaitz Zapirain, Maria Jesus; Mitxelena Arbide, Bixente
Lehentasuna 1
Transkribaketa Egin gabea
Zinta OIA-113
Pasartea 0:08:01 - 0:09:34 (1' 33'')
Laburpena Ez zen ogirik izaten gerra ondoan. Pirrilak ogi beltza eta txarra. Kategoriak izaten omen ziren.Baserrian goserik ez zuten pasa, kalean bestela zen.

senarra, frantzia

Transkribapena

Nor Oiartzabal Egiguren, Joxepa
Lehentasuna 1
Transkribaketa Egin gabea
Zinta OIA-110
Pasartea 0:44:10 - 0:48:11 (4' 01'')
Laburpena Senarrak soldaduska Aiako Harrian egin zuen, Aritxulegiko tunela egiten aritu zen eta horrela ezagutu zuten elkar. Senarraren anaia soldaduska ez egiteagatik Frantziara joan zen ihesi. Anaiarengana joan zen senarra eta ondoren Joxepa ere bai. Lana gogorra zen eta semeak 2 urte zituela bueltatu egin ziren Euskal Herrira.Orduan hasi zen Arditurrin lanean.

gerra ondoren

Transkribapena

Nor Arregi Aldai, Euxebi
Lehentasuna 1
Transkribaketa Egin gabea
Zinta OIA-107
Pasartea 0:24:44 - 0:27:42 (2' 58'')
Laburpena Aita Ergoiena Tolarera joaten zen enkargutara. Egun batean atxilotu egin zuten. Amak ezagutzen zuen orduko alkatearen andrea, bere dendan egiten zituelako erosketak eta hara joan zen negarrez laguntza eske. Hari askatu zuten. Euskara gaizki ikusia zegoen.

razionamentua

Transkribapena

Nor Aranburu Pagadizabal, Simon
Lehentasuna 1
Transkribaketa Egin gabea
Zinta OIA-104
Pasartea 0:40:34 - 0:42:11 (1' 37'')
Laburpena Razionamentuan zer ematen zuten kontatzen du. Olioa ere falta. Potajeari esnea botatzen zioten, patatak urarekin prejitzen zituzten. Txerri manteka ere erabiltzen zuten.

janaria eman behar

Transkribapena

Nor Aranburu Pagadizabal, Simon
Lehentasuna 1
Transkribaketa Egin gabea
Zinta OIA-104
Pasartea 0:38:36 - 0:40:34 (1' 58'')
Laburpena Janaririk ez eta zutenaren zati bat entregatu egin behar izaten zuten. Janaria goeddetzen aritzen zen jendea, Pikoketako pasadizoa. Momotegikoek Arditurriko bulegoen gainean gorde zuten.

Errenteriara ezkondu

Transkribapena

Nor Etxeberria Olaziregi, Joxepa
Lehentasuna 2
Transkribaketa Egin gabea
Zinta OIA-087
Pasartea 1:16:25 - 1:20:05 (3' 40'')
Laburpena Errenteriara ezkondu zen, Labe baserrira. Aitaginarreba eta amaginarreba zaindu eta plazan saltzen ibiltzen zen. Han ikasi omen zuen erdaraz, nahiz eta orduan ere asko entzuten zen euskaraz. Errenteria aldea autopista, eta hainbeste etxerekin... txikituta omen dago, harrituta dago txikizioarekin.

Lesakako errota, Goizueta

Transkribapena

-Lesakan adibidez ze errotata joten ziñazten?
-Lesakan kalian bertan zen bat.
-A bai?
-Bai. 'Ta harea joten giñan. Goatzen naz aski ondo. Eamaten zenun zakua, hua iyo bitarte, bertan irindu bittarte, bertan eon ber izaten genun. Bai.
'Ta hemen berriz ogiya kartzeko atsalde erdiyan atetzen giñan Goizuta joteko, atsalde erdiyan itxetikan, Txikierdiko ondotikan. Eta danba-danba-danba.
Illuntzeko harea sartu. Illuntzeko 'ro gabez harea sartu ber genun. Bestela, guardia zibillak han eoten zin kalian. Kalian ez, herriya biño honuntxexio zakaten kaxeta bat. Oan ez dakit zutikan daon hua.
Herrira guzela eskoita. Guardia zibillan kaxeta bat zen.
-Zer zen itxe?
-Itxia. Kaxeta ttiki bat, guardia zibillak eoteko tokiya, itxia 'ta ezer ez, guardia zibillak eoteko haimbeste.
Eta harek, behin kendu ziuten, harrapatu ziuten.
-Ai ama!
-Bai, kendu 'ta geo milla pezta munta. 'Ta ordun milla pezta guetzako asko. Jateko izaki ez 'ta milla pezta munta man ziuten.
-Milla pezta...
-Milla pezta. 'Ta orduko guetzako asko. Justu-justu jatekua haimbeste itten genun 'ta.
-Pentsatu haimbeste senideko etxe batian e!
-Bai, milla pezta asko zen.
Nor Etxeberria Olaziregi, Joxepa
Lehentasuna 1
Transkribaketa Egina
Zinta OIA-087
Pasartea 0:06:13 - 0:07:31 (1' 18'')
Laburpena Lesakako errotara artoa ehotzera joaten zirenean eta ogi bila Goizuetara joatean nola ibiltzen ziren kontatzen du. Isuna ere jarri izan diete.

Oiartzungo errotak

Transkribapena

-Bai, ze errotak asko bazien ez?
-Errotak bazien. Gue ingurun bertan Zuaznabar, Txalaka, bestia zea 're bai.
Ugaldetxoko onduan nola dun izena besti harek, ba igual da geo Ergoinen 'e bai. Lau 'ro bost zea bazien errota.
-Oiyartzunen bakarra?
-Oiyartzunen, bai bai. 'Ta ahal zen tokira. Jango baldin bazen! Talua 'ta esnia.
Nor Etxeberria Olaziregi, Joxepa
Lehentasuna 1
Transkribaketa Egina
Zinta OIA-087
Pasartea 0:05:48 - 0:06:12 (0' 24'')
Laburpena Oiartzunen ziren errotak zeintzuk ziren aipatzen du.