Errotak prezintatuak

Nor Etxeberria Olaziregi, Joxepa
Lehentasuna 1
Transkribaketa Egina
Zinta OIA-087
Pasartea 0:04:12 - 0:05:48 (1' 36'')
Laburpena Gerra ondoren errotak prezintatuta zeuden Oiartzunen. Lesakara joan behar izaten zuten artoa ehotzera. Ogia behar bazuten berriz Goizuetara. Mendiz-mendi ibiltzen ziren Guardia Zibilek ez harrapatezeko.

Transkribapena

-Itxian gosia pasatzeko aiña ez zen izango? Osa san nahi dut izango ziñuen e, biño...
-Sobranteikan ez e! Hor izaten zen ba itxian artua izaten genun.
'Ta artua itteko hemen errotak prezintatu itten zittuzten, Oiyartzunen bazien lau 'ro bost errota biño prezintatu itten zittuzten. 'Ta geo artua hartu, arto zakua hartu 'ta Lesakaiño jon ber izaten genun hua eiyotzea.
-Jesus!
-Errotaiño Lesakaiño astua hartuta. Oiya jango bagenun Goizuta joten giñan, astua hartuta. Ordun kotxeik ez zen.
Eta asto zarra hartu 'ta Oiyartzundik ate 'ta hemen Aranon, numbaitte hemen ibiltzen giñen, ez dakit zein tokitatik, ez dakit. Zetikan Aranoko, Goizutako ondu hortan Guardia Ziillak jartzen zien.
Eta haik harrapatzen baziuten kendu itten ziuten. 'Ta ibilli ber genun mendiz mendi, asike.
-'Ta zer dela 'ta prezintatzen zittuzten?
-Ez dakit zergatikan. Izaki bertan errotak e! Eta jon ber zenun Naparrura. Aparte, herritik alde. Prezintatu itten baizuten. 'Ta bein prezintatu ezkeo ezin zenun errota hoi muittu. Kompreintzen zu?
-'Ta nola izaten zen errotara jun 'ta prezintatua, nola ikusten ziñuen?
-Han ez zuten iyotzen, ez zuten ateik erekitzen, yasta.
Prezintatua, beiñ zea hako bueltaka ibiltzen zen hua prezintatzen bazuten ezin zuten artoik, iriñik in. 'Ta jon ber zenun ordun ahal zen tokira. Hombeste errota izaki 'ta Lesaka astua hartuta.