Nor | Sagardia Olano, Maitxo |
---|---|
Lehentasuna | 1 |
Transkribaketa | Egina |
Zinta | OIA-031 |
Pasartea | 0:03:10 - 0:04:30 (1' 20'') |
Laburpena | Astigarragako Olaberrieta baserrian jaio zen Maitxo. Sei urterekin ekarri zuten Ollokinera, aitabitxi-amabitxiekin. Normalean, baserriaren izengoitia hartzen du pertsonak, baina kasu honetan, Olloki aita eta osabari deitzen zioten eta handik hasi ziren etxeari Ollokine deitzen. Aitonak bertsolari ona izan behar zuen. |
Transkribapena
- ... zelayin.
- 'Ta hangua zer zenun gurasutako bat 'o?
- A ez dakit... hara ezkondu zian 'o... hori ez zattut esango.
- 'Ta hangua zer zenun gurasutako bat 'o?
- A ez dakit... hara ezkondu zian 'o... hori ez zattut esango.
- Eta noiz torri ziñan honea?
- Honea sei urtekin karri ziten. Nola... Osaba zen nere attan anaiya. Eta nola berak etzakaten... etzuten familiyik ba 'ta... ordun bakizu? Askok ez bazuten ere zeaikan...
- Honea sei urtekin karri ziten. Nola... Osaba zen nere attan anaiya. Eta nola berak etzakaten... etzuten familiyik ba 'ta... ordun bakizu? Askok ez bazuten ere zeaikan...
padrino-madrinak, atautxi-amautxiyak, jasotzen zittuzten hola, asko, len ohittura bazen. 'Ta etzuten beran familiyik eta honea karri ziten 'ta hementxe, hazi 'ta hezi, 'ta bukatu 're hemen in berko dugu.
- Eta Ollokinekua zein zen e...?
- Olloki saten ziyoten osabai, 'ta nere attai 're bai. Attona... attona... hoiyen attan atta edo...
- Olloki saten ziyoten osabai, 'ta nere attai 're bai. Attona... attona... hoiyen attan atta edo...
Hoin attona 'ro... Usurbilkua baiño han Olloki baserriya 'ro ez dakit zer zen han... bertsolaiya oso ona izan ber zun.