Etxearen jabe

Nor Pikabea Artola, Arroxa
Lehentasuna 1
Transkribaketa Egina
Zinta OIA-053
Pasartea 0:15:00 - 0:16:20 (1' 20'')
Laburpena Etorkinek hasieran oso gaizki pasatu zuten; ezer gabe etorri ziren. Batzuetan etxeetan hartzen zituzten, baina beste asko txaboletan jarri ziren bizitzen. Gero hasi ziren beren etxeen jabe egiten, eta euskaldunak ere orduantxe hasi ziren etxea erosten. Ordura arte gehienak maizterrak ziren, etxe aldeko seme-alaba batzuk kenduta.

Transkribapena

- Jende pilla 'rra torri zen e?
- Bai. Asko, asko.
- 'Ta haik ze, klaro, haik oaindikan ez zuten eosteko diruik 'ta ze itten zin, apopilo sartu?
- Apopilo sartu. Batzuk ez zuten hartutzen 'ta asko zen zu, ben kontura txabolak in 'ta beno. Asko... extremeño hoik lembizitikan oso ongi ez zin bizittu e! Jesus!
- Haik 'e benak pasik?
- Benak pasik ttuzte bai, geo ez, geo denak indartu iñ ttunen. Bazekiten gutxikin bizitzia zer zen 'ta geo itxiak eosi 'ta patu. 'Ta geo saldu diru galantakin 'ta ordun ben herrira, han itxe txar batzuk utzita torriya. 'Ta hola.
- Hoi gaiñea haik kanbituko zuten ez? Ze len hemen dena maixter izaten zen...
- Dena maixter!
- Haik hasi zin eosten 'ta ordun guk 'e bai ez?
- Bai. Nik sate 'ut, gue gazte denbun iñor ez zen etxia beria zunik, gaur denak battiten etxia beria. Eta Portuburu: beti saten ziuten, han mutil gaztiak zin, "Bai, Portuburun itxe aldeko semia da 'ta hobe yozute kaso iñ" 'ta oaiñ denak, itxe aldeko semik dia oaiñ.
- Hoi ze saten zizuten, amak?
- Ez, ez...