Bestek egindako ezkontzak

Nor Pikabea Artola, Arroxa
Lehentasuna 1
Transkribaketa Egina
Zinta OIA-053
Pasartea 0:17:00 - 0:19:10 (2' 10'')
Laburpena Lehen, bestek egindako ezkontzak asko izaten ziren. Ezkondu eta harreman okerra bazen ere emakumeak jasan egin behar zuen, senarraren mende bizi baitzen. Emakumea kanpoan lanean hasi zenean aldatu zen egoera. Hika.

Transkribapena

- 'Ta len izaten al zen, Arroxa, zea... e... igual zuk mutil batekin ate nahi 'o... bueno, oain ate saten da miño... nobiyo bat in nahi, 'ta zea, gurasuk beste bat nahi...
- Bai, jesus! Leno bestek intako ezkontza ikaarri izaten zen, ikaarri, jesus! Zenbat! 'O hor baserri on bateko mutilla izaki 'ta bestik 'ta... gurasuk in ezkontza. Holakuak? Kantidadia! Nobiazko miño geyo, bestek intako ezkontzak, izaten zen leno.
- Gorra izango ze hoi e?
- Bai, miño... geo, gaur bezela, nik saten... dibortziyua... klaro, denbatin 'e gaur bezela izan bazen: emakumik irabazten 'ta... izango zen dibortziyua.
Miño ordun zapetekua man bazizun 'ta, iñoa ezin ziñan jon 'ta ahí tienes que aguantar porke gurasun itxea joteko 're han ezerre ez zon, anai baten etxea joteko 're... eta ahí tenias que aguantar. 'Ta gaur zengatik da diburtziyua?
Emakumik irabaziya dulako eta esaten du: "Hor kompon! Ni neriakin biziko nak". Bai, hola da. Hola da.
- Kanbiyu hoi izandu da.
- Kanbiyu hori. Hoi izugirriya. Hori hola da.
- Lehen tokatzen zena.
- Tokatzen zena, bai. Nik 'e, Erremintatxoko... bueno zuk e'ttuzu ezautuko zea haik,
aspaldi hillak dia. Atsua yunen, zea, pizpurriña hutsa. Hiru anai... lau anai zin noski eta nei asko seitzen batek eta, gu famili haundiya izandu ga beti, eta "miño horrekin ezkontzen baa umia besteik etzula izango 'ta" gue attak hoi aittu, ez zun nahi:
"Eyanela mutill horrekin ibili, atso txarra hoi... bazterrin pasa 'ta 're ez din ayoik esaten". Saten zun. 'Ta ne baitan: "Bai...". Istoiak zaten dia 'ta!