Apustu kontuak

Nor Galdos Arbide, Faustino; Galdos Arbide, Juanito; Aranburu Lekuona, Tiburtzio; Mitxelena Aranguren, Santos
Lehentasuna 1
Transkribaketa Egina
Zinta OIA-061
Pasartea 0:11:20 - 0:14:30 (3' 10'')
Laburpena Juanitok apustua nondik nora atera zen kontatu digu. Kamioia aitarena zen eta kezkatuta egon zen hura, leihotik begira, semeak zer egiten zuen erne. Hika.

Transkribapena

- Euskaraz Juanito.
- Bai.
- Zuk ulertzen 'zu ez?
- Bai.
- Eta handikan torri giñan zeakin, Xebaxtianekin, furgonetan 'ta... geo hemen bizikletak zittuzten haik utziyak. Geo behintzat hor Guutzea torri giñan eta:
"Ño, erki torri gattuk honea. Oaiñ Altzira jongo bagiña holako (...) 'ta...", "Patzen bazue 'ro iual ingo yeu e!" 'ta "Ez tuk automobillik hara jongo denikan" 'ta hola hasi giñan 'ta "Bueno, bueno. Nik... ez banaz iyotzen nik patuko 'it zea, milla pezta 'ta joten bagea,
gaiñea zuek gañin zaztela, joten baldin bagea bostehuna pezta zuek mango al tzue?" 'ta "Bai, bai, benga, konforme!" denak, konforme. 'Ta hara jon giñan, bost laun zin haik.
- Bost laun zin bai.
- 'Ta mila 'ta bostehun pezta kobratu 'ta itxea...
- Viva la pepa hi!
- Bi mila pezta bai, bostehuna pezta zen.
- Bai, bai, 'ta...
- Garaia hartako dirua!
- Hoi pentsatzen ai nitzan, hoi noiz zen?
- Miño...
- Urte mordoska 't?
- Hoixe!
- Dirua e?
- Bai, bai, dirua.
- Oain zenbat urte?
- Berrogeita hamar urte.
- Bai.
- Dirua (suelto zebillen hor e?)
- 'Ta gu beira leihotikan, atta 'ta biyek. Ni mutikozko... ni gaztia oaindik.
- Atta ez zen lasai eongo ba, kamioiya han ikusita?
- Hoixen, kezketan. 'Ta hemendikan 'ta hor... attan zeatikan...
habitaziyutikan 'ta hortikan: "Baijua, baijua" 'ta "Miño, miño ez du gauza onikan in behar, ez du gauz onik in ber" 'ta argiya ikusi 'enun 'ta "Hara! Ailletu da!". Hemendik ikusten baizen dena. Geo bueltakun 'e... bai bueltakun no había problema, bajo despacio-despacio.
- Ez, tokatu zen egualdiya xiku-xikua, hegohaizia zola.
- Bai, bestela ez zon joteik, miño arront seko baizon. Geo itxian muturrak bai, miño geo pasa zen.
- Zui importako zizun, bi milla peztakin!
- Kalea ailletu 'ta Goñi zarra han, ni han geldittuta. Enteatu haik! Torri 'ta: "Koño, hi bezelakuik (...)" 'ta bostekua maten 'ta ez dakit zer, aileya... astakiya in nulako.
Bea 're igualtxua baizen. Ordun guk 'e bai sasoiya.
- Bai, bai, gaztetasuna.
- Oain pasia!
- Bai, aspalditxun pasia.
- Bai, berrogeita hamar bai izango 'ia.
- Bai, bai, berrogeita hamar urte izango ttuk.