Gerra eta gosea

Nor Pagadizabal Artola, Frantxiska
Lehentasuna 1
Transkribaketa Egina
Zinta OIA-085
Pasartea 0:47:20 - 0:49:40 (2' 20'')
Laburpena Gerra: Arritxurietan zeuden soldaduek tiro egiten zieten etxetik ateratzen zirenei. Izan ere, 7etatik aurrera ezin zen kanpoan ibili, baina baserritarrek beren lanak egin behar izaten zituzten. Oraingo gerrak ez luke bat ere zutik utziko. Gerraren ondoren, gosea. Ilarra gordeka. "Euntalako pesta". "Nolapatte gobernatze izango zun". Gaixua. Hark. Zama-otia.

Transkribapena

- Holoko kontuk. Asko.
- 'Ta zea...
- Geo gerra hoa torri 'ta, zea batzuk Arritxuitan 'ta punto guztiyak bageneizkiun guk. Gui, haik ez ziguten gui tiroik tira ber, biño ate... Igual tiro itten baizuten!
Kampun zazpitatik aurrea ez zen libre izaten. Illunaarreko zazpitatik aurrera ez zenun libre.
Ardita jonak igual guriak eta oaiñik etorri gabik eta, (...) Ben haikin nolazpat zea kontrabandun ibilli ber izaten baizen. Aziendakin 'e.
Dena holaxe izaten zen ordun. Gerra zerriy hoi torri zen 'ta! Jendia hain billa ibiltzen duk berriz 'e, biño harrek e' astinduko llikek!
Oainguk eluke bat zutik utziko e? Hala saten 'ute. Holokua (hoki aitzen da 'ta)
- Dena beldurra!
- Bai.
- Dena gordian 'ta beldurra garaiy hartan.
- Bai, bai bai.
- 'Ta gerra 'ta geo 're bai, ez?
- Bi gauzak. Gosetia 'ta...
- Hoi da.
- Geo gosia berriz!
- Gosia. Aanatzen barrena zea artua 'ta illarra itten zen. Illarra gorde harri zolun (Harriko Xebeina) (koja) izaten zen gaixua be astuakin gue itxea.
Hoa artua iñ ezkiotik, hoa zen. Gerra ondua zen.'Ta hain artua 're sartzen genun, geona 're bai.
Artua ez dakit, illarrakin izaten zen ordun, euntalako festa. Illarra kartzen zun harrek gordetzeko.
'Ta sartu hainak eta geonak 'e bai 'ta hantxe be asto txar horrekin.
Gue attak otia itten ziyon ordun. Zama otia, astian bat 'o ze ingo ziyon. Halaxe ibilli zittuzten, zea, neska xar bat zen.
- Harriyan bizi zen? Harrikua zen?
- Bai. Harriyan.
Behi bat 'zaten zun 'ta haintzat otia. (...) 'Ta beria nolapatte gobernatzia (nahiko) zun.
- Izan 'e oain iatzik eta otiak sobran dia, biño len eskas.
- Oain sobra, ordun denak eskas.