Txarondoerrota

Nor Pagadizabal Artola, Frantxiska
Lehentasuna 1
Transkribaketa Egina
Zinta OIA-085
Pasartea 0:45:40 - 0:47:20 (1' 40'')
Laburpena Txarondoren azpiko aldean, Txarondoerrota dago. Frantxiskak ez zuen ezagutu martxan, baina sutegia ere bazuela dio. Aska oraindik han du. "Herioak begiak gorri". "Holako kontuk asko". Iraitten. Hark.

Transkribapena

- 'Ta Txaondoko errota zu gotzen al za Frantxixka?
- Gotuko eiz naz ba! Jaiyo 'ta han giñan 'ta!
- A! Jaiyo han in ziñazten?
- Ez, ez. Goiyan jaiyo giñan, biño hala saten yot nik: "Hau galbaiyoa iyotzeko malda baitugu guk!"
Bian ardiyak jetxi 'ta esnia gotti eaman ber zenun. Sotua ikaarri erra baitu horrek, errota horrek. 'Ta bea itxia 're harriya... Harriyak haundiyak eta oso.
- Martxan eoten zen? 'O...
- E?
- Martxan eoten errota?
- Ez, ez.
- Ordun ez.
- Baita zea 're bazun hark, suteiya 're.
- A bai, e?
- Suteiya 're bazun.
'Ta geo errota, errota izandua, aska han da aurreko aldin. Umia eroi 'ta andria saltatu 'men zen, behintzat.
Ez... Zea 're jakiñ ez. Ez ireitten 'ta ezere. 'Ta umia harrapatu 'ta atea, biziik. Biyek biziik ate in 'men zin.
- Biño hoi zeiñ?
- Errrotan bizi zinak haik, besten batzuk. Guriak utziyak 'ro besten batei mana eukiko zuten igual.
- A, a, a, a!
- 'Ta haurra pla urea 'ta. Ongi ez baido. Iñon paetan gaiñin, lar (...) 'ta zen 'ta! Oaiñ hobekiyo arreglatua eoten da hua 're miño
- Biyek ate zinin ongi!
- Bai, biyek ate.
- Bai.
- Bat igeri ez zekina, behintzat. Emakumia.
- Joe, ze itten dun, e? Zeak.
- Heriyua...
- Bea bakarrik ez zen ingo, biño...
- Instintua...
- Heriyua ez baita (arpegiya gorri) 'ta umia hartu 'ta atea hatzaparrakin in 'men zun. Guri haik bakite.
- Joe...