Gerra, Tornolan

Nor Pagadizabal Artola, Frantxiska
Lehentasuna 1
Transkribaketa Egina
Zinta OIA-085
Pasartea 0:41:55 - 0:44:46 (2' 51'')
Laburpena Sei urte zituela etorri zen gerra. Auzoko batek eman zuen abisua tropak zetozela. Erlaitzetik botatako lehergaiak Tornolara iristen ziren. "Meta tartin ta komei". "Zizpa eerra bai". "Ttintta miño bai ona". Hark. Hika.

Transkribapena

-Gerrak eta zin 'zanduk, gerrak eta... Komeiyak. Hoi denak gue dembun pasa dia.
- Gotzen za zu ez?
- Sei urte nittula gerra torri zen. Nik sei urte nittun.
- 'Ta gotzen za zu!
- Ni bai.
- Ze gotzen za Frantxixka?
- Oi, Aiendolako Joxentonio difuntua sango zattut. Oiañ mutilla ingo, iña zen. Eta gue itxian betti zea: "Hemen dila, hemen dila!"
Holaxe san zun bezelaxe, goun. San niyon: "Libro bat erra beteko nikek bai nik, ordutik hasitakua!" Gauza asko gouan iukitzen 'ttuzu geo. "Hemen dila tropak! San Antonen pasa dila" san zun.
Holaxe san zun. 'Ta ahal zunak ahal zun tokira. Batzuk itxeta 'ta Ximoneko amona zenak 'e, "Gaixua, gaixua" itten dula. Gue ama zenan ugazama hua 're. Hoa gue itxea! 'Ta beste... bai, holaxe eozeiñ ixkiñata.
- Bai, itxe batekuk bestea 'ta...
- Besteta holaxe. Denak beldurka 'ta gorde gizasemik berriz, meta tartin 'ta komei 'ta. Batin behintzat, ni gizasemin tartin han niñun.
Zea, meta tartin sartu 'ta hara granada sartu! Errotako atzin...
-Pixka 't pasa arte 'o segun ze, auskalo!
- Errota atzia... Manuel zizpa errak bai! Zipi zarrak! Zipi zapa zarrak betik gora!
Metan tartin 'ta ez harrapatu! Granada hor sartu zenin, harkaitza 're hautsi zun hark. 'Ta...
- Tira ingo zuten ordun.
- Zeatikan, Erlaiztikan torri 'men zen hoa.
-Mekayuen dion! Joe...
-Holoko gauzak pranko bai. Erlaiztik, geo... Zer da hoi? Garaialde, zuek ez zenuten izautu, biño. Garaialde difuntua, behiyak Errota eaman ber berriz, gue itxea. Errota heriyun behiyakin torriya izango zen 'o! Haik berriz, han.
'Ta Garaialden hill geo, soruan. Arboldeiya eoten zen ordun, uan...
- E?
- Kambitu zen dembo batetik... Arboldeiya aleiya, izaten baizen Garaialdenin.
- A! Biño Garaialden nun?
- Behiyak hara botik. Gu zea, gu bezela ibilliyak bezela itten genun hoa, Garaialdeneko zea hoa, terrenu hoi.
'Ta behiyak han eukittu zittun Garaialdek. Gui zea man, gazta 'ta ogi pixka 't, "Ttintta biño bai ona!" Beti san. Sekula ez naz ni azten hoi, e!
Haik zea zin, anai-arrebak xaharrak, 'ta mango zigun ogi puxka 't eta gazta, onak e! Gazta onatakua izaten zuten! "Ttintta, biño bai ona!" Hoa san gabe ez ziuten maten. Gui. Hala, hala zin haik.