Auzokoekiko harremana

Nor Pagadizabal Artola, Frantxiska
Lehentasuna 1
Transkribaketa Egina
Zinta OIA-085
Pasartea 0:50:00 - 0:51:20 (1' 20'')
Laburpena Zaila izaten da auzokoekin ongi moldatzea, batez ere muganteak direnean eta azienda tartean dagoenean. Aita ez zen sesiozalea eta gazteei ere ez haserretzeko esaten zien. Hika.

Transkribapena

- Atea, paeta 'ta denak lurrea botiz. Bueno, dena holaxe. Ardiyak iyotzeko planto geo.
Guriak errabiyakin eoten zin miño... Beai ezer 'e ez ziyon saten ez, noski, gue attak. Gu lenotik armatzen giñan, atta miño.
- Gaztia beti...
- Errita mateko pronto jartzen giñan, miño beti attak galezi gui.
Zerriya joten baldin bazen txiki arrayo iña itxea. Hain ardiyak gue zelaiyan barrena ibilliyak baldin bazin 'e guk kasoik ez geniyen itten.
Hua gehiyegi baizen ordia: "Haatikan, oaingu hontan aittu ber'zkittek errak!" 'ta gu hor 'ta: "E'yozutela kasoikan iñ" attak.
- Harrek aguanta!
-Aguantia bazun, bai.
Jai bat eliza jon gabe ez. Gaiñeko gauzak 'e tente, gustatze zizkan haei. Hoi, aiera behintzat, guri beti galezi: "E'yozutela kasoik iñ", sesiyo zale ez zen izaten.
- Pakia nahiyo.
- Pake zalia.
- Miño klaro, bestik 'e aproxtu itten?
- Bai, guk ze ingo geniyon, ze ingo geniyon...
- Bizilauna beti, auzokua beti...
- Dena pasa in ber izaten...