Mandoa: garraiorako egokia

Nor Elizondo Lekuona, Domingo
Lehentasuna 1
Transkribaketa Egina
Zinta OIA-083
Pasartea 0:07:45 - 0:10:50 (3' 05'')
Laburpena Animaliari karga tamainan jartzen bazaio, asko aguantatzen du. Maxalengoek beti tamaina berean ibiltzen zituzten; ez zituzten behartzen. Mandoa jarrita egoten zen karga eramateko; berdin zuen zein karga mota jarri. Jaiegunetan ostikoka ibiltzen ziren, indarra nonbaitetik bota behar eta. Uhalaren atalak: aztal uhala, petrala, txintxa...

Transkribapena

- Animaliya 're ibilli itten zen miño zuek e' bai e!
- Hoixe
- Bai animaliya 'biltzen bazu karga tamañakin asko ontzen du.
Oan karga azpiya ibiltzen bazu hondatu itten da miño, guk beti tamain bat biltzen genun. Nola geo biraje askon torri ber bai zuten 'ta
- Gutxiyo kargatuta
- Bertzi gabe, etzenittuzten bertzen.
- Ez genittun bertzen ez
Oan aldin bertik berta o' alde xamarrin tokatzen dia o' Gosketan o'. Tokatzen dia miño ez, beti tamain bat manezkio hobia. Zertik mandua hondatu 'ta ze itten da berriya kartzeko
- Bai, bai al tzen geyena zaindu ber animaliya ongi zaindu
- Animaliyak e' dia haragizkuk gu bezela hoik e' 'ta kuidatu in ber dia.
- 'Ta gañekun zea mandua jartzen al zen nahiz 'ta zuk karga difentia o', konpazyoa, zakuk hainbeste denbun eaman 'ta gio trabes haik eta zea itteko moldatze al zen?
- Ez, ez, bai, bai jarriyak eoten zin
-Jarriyak
- Bai, bai jarriyak
- Bai, bai
- Auri ika, haik ikasiyak
- Bat jarri o' bestia jarri karga, beti oittuo eoten dia beti kargapin beti
Oañ hasi berriyan gaztetan hasi berritan karga ariñakin 'ta hutsik ibilli lenbiziko 'ta, biriak eakusteko 'ta
- (...) manduak hiru'at eun jai itten bazittun seittun phs ostikoka 'ta
- Jesus auro!
- Ah bai e? -Lañeza hartzen
- Bai pensua, pensun lan , pensua jaten zuten 'ta
- Hai lanik ez bazuten in pare 'at ihoo
- Bai, bai
- A indar hoi bota berra zango zuten
- Karo karo ba
- Ña
- Batzuk atzeko uhala jarrita ostikoka geldittu gabe igual bost minutu ik eta ok eta ostikoka 'ta.
- Ñe miño gutxitan eongo zin? hiru eun
- Ba halakuk halakuk gutxi zaten dia, miño geo karga karga jarrita haik hobenak igual zaten zin e'? karga eamateko onenak.
- Miño kargatu arte goizin pasta botzeko 're gotti lotu ber! Goiyan gantxua jarriya 'ta han goora lotu ber! bestela ostikoka ez gelditzen!
- Bai hoi 're
- 'Ta gio atzeko hura izaten zen aztaluhala ez?
- Bai 'ta hua batzuk ez dute ametittu nahi 'zaten!
- Ez 'ta kaka ittekun hoa igual taka, zeatu soltatu 'o betti jota
- Bai, bai sumatu ezkio kendu in ber zaten da
- Bai eta aurruar aurruarren zean ez takit miño aurruo
- Harek batzuk kalte itten yote mando batzuri
- Ez, ez, harek zen zun izena?
-Petrala
- Petrala 'ta gio buelta maten zuna tripako barrena
- Txintza
- Txintxa bai
- 'Ta gio atzekua aztaluhala
- Aztaluhala
- Denak be izena!
- 'Ta zuek gañekun makillik eta ez zenuten , eamaten
- Ez ez, makilla
- Arbaztan bat igual akaso?
- E gutxi sokakin be, miño joka, nekez aitzen giñan
- Ongi itten beak ikasiyak bazin
- Bai bai, ikasiyak eta, manduak betizea zan da umillua izaten da beti, bihorra 'ta hoin aldin