Aierdiko eskola

Nor Elizondo Lekuona, Domingo
Lehentasuna 1
Transkribaketa Egina
Zinta OIA-082
Pasartea 0:10:00 - 0:12:50 (2' 50'')
Laburpena Eskolara Aierdira joan ziren. Maistra kastillana zuten. Esku batean behatz bakarra zuen, baina harekin ederki kontzen zion masailari. Aierdin bertan bizi zen. Eskolara apaiza etortzen zen zinemarekin. "Holako santo eta halako santo ta... bai! guk santua lurrin aztarka, olluak bezela". "Bihatz motza harrekin ta-ta-ta". "Lañeza geyegi re". Aztarka. Punttaran.

Transkribapena

- Eskola Aierdira!
- Eskola Aierdira 'ta han 'e maixtra zea genun, kastillana. Esku batin bihatza bakarra zun, biño bihatz harrekin erki kontzen masailla! 'Ta kontuk eta hizketan ustegabin 'ta, etorri 'ta kontu bihatz motz batekin 'ta bestikin ta, ta ta ta... Ixillik!
- Bai makillakin 'e! E? Makillakin 'e! Harrek makillakin 'e jotzen zun, e!
- Makilla uste 'ut zea, bihatzak elkarren onduan jarri 'ta jotzen zula 're, uste 'ut jotzen zula, e!
- Baita buruan 'e!
- Ordun kazkako mordoska jasuk!
- Bai, leno maistra 'ta maistran 'ta mendin bizittu ga leno. Uan berriz, aldrebes.
- Uan aldrebes.
- Uan... Kutxilluk atetzen 'ute ume kozkorrak eta...
- Oain maisuk beldurrak!
- 'Ta ño! Hau 're...
- Ez, hoi 're...
- Hau 're ez da gauz iokiya e! Lañeza gehiyei 're...
- Bai, lañeza punttua eyote kontu 'ta! Hua gehiyeiya 'ta hau gehiyeiya
- Bai, hoi da.
- Horrei kontu ber ziyoten 'ta ez baiyote kontu!
- Ez. Batetik bestea in du 'ta! Karo, oaiñ hoi atzea itten zailla! Bai, bai. 'Ta harek kastillanua zen, 'o euskeraz bazekin...
- Kastillana zen.
- Ez zekin eskuaraz.
- Eskuaraz ez zekiyen.
- 'Ta nongua zen hua?
- A! Ez dakit nongotarra izango zen hua.
- Hua ez dakit nongua zen.
- 'Ta lo 'ta non itten zun?
- Hor ba, hor.
- Hemen, hemen, eskolan. Hor hiru bizitza bazin leno.
- Ez, bi, bi hemen. Bat maestrana 'ta bestia zeana.
- A bai. Joxepa 'ta bestia zea Txampaiñe bestia. Bi bizitza bazin bai.
- Oaiñ 'e bai, oaiñ 'e Jesukristo bizi den hauzku hoi, hoi herriyana da.
- Hor biziko zen maixtra!
- Hortxe.
- Eta bian eskola?
- Bian eskola.
- 'Ta mordoska...
- 'Ta eskolan... Eskola illunaarretan tortzen zen apaiza, 'ta zea itten zun, zinea, zinea bezelakua botzen zun. Zean, paetin jarri zea, maindire zui bat 'ta gu hor lurrin eseita 'ta hautsa 'ta
gu hautsakin aztarka 'ta hautsa arrotu itten 'ta geo guri beira jarri zeakin, tele, zeakin... Apaatukin 'ta gu kieto ixi ixillik, kieto geldi geldiik. Eta apaizak ez iertzen. Biño apaiza beste aiyeka botzen ai zela, zea, holoko santo 'ta haloko santo, 'ta bai gu santua lurrin aztarka, oilluk bezela.
- Kaso pilla erra itten zeniyoten!
- Bestela kastiguk ikara maten baizuten!
- 'Ta hua illunabarrin tortzen zen! Illunabarrin?
- Arratsaldin.
- Arratsaldin.
- Bai. Eskola atetzeko punttaran 'o.
- Hoi ez al zen astian behin izaten?
- Astian behin tortzen zen.
- Ostiala izango zen. Ostialetan.
- Ez dakit ze eunetan tortzen zen.
- Ostiala uste 'ut zela.