Perretxikuak

Nor Harreguy Agirrezabala, Xabier
Lehentasuna 1
Transkribaketa Egina
Zinta OIA-079
Pasartea 0:16:10 - 0:18:50 (2' 40'')
Laburpena Perretxikuzalea ere bada Xabier. Lartaunen antolatu izan dituzte perretxiku lehiaketak. Betiko perretxikuak biltzen ditu. Izenak. Mendizalea: oporretara joaten zirenean ere beti mendi aldera joaten ziren.

Transkribapena

- Geo gu biyek, Aurora 'ta ni guk pasa izandu 'ttugu zaldiyan hamabost eun. Zaldiyan hantxe, belarretan lo iñez. 'Ta primeran biyek eta handik Eskasea joten giñan, 'ta Eskasen ordun zea zon Maria 'ro, Migel 'ta Maria zin porteruk eta hara jon, han bazkaldu, han, han itten genun...
Geo afaldutzen 'e joten bagiñan tarteka hara jon 'ta afaldu, geo bertan jokun ai 'ta gabeko hamarretan zea ejua 'ta builla itxea zaldiyan biyek!
- (...)
- (...) Ongi, ongi. Ni mendiyan, ongi.
- 'Ta perretxiko... Ordun perretxiko klasik 'e izautuko 'ttuzu.
- Bai, bai, geo ibilli 're in naz Lartaunen zean 'e bai. Konkursotan 'e ibilli giñan. Bai, konkurso de setas 'o itten zen. Hortan billi giñan, bai. Bai, bai, perretxikua... Bitu hemengo klaseko perretxiko klasekua. Ni ez naz sartu beste, beste oaingo perretxiko berriyak badia, biño ni egiya san...
- Betikuk.
- Betikuk. Hemen baserritarriko jendik bizi guziyan jan 'ttun perretxikuk eta hortik ez naz atera.
- 'Ta zein dia hoik?
- Gibel urdiñak, gibel... Ez dakit beltxa izango den, ontua, onto gorriya, onto arrautza 'o, 'ta xixa 'ta... Ez dakit. Bai, bai, bai. Hoitxek, hemengo, betikuk.
- Betikuk.
- Betikuk. Dudako perretxiko hoik...
- Hoik utzi bazpa 're.
- Geo jan 'ta zerbatte sumatu "Ai zer 'te dut! Txarra 'te zen?" Hala hala!
- Bai, nahikua buruan jartzia txarra dela...
- Lo lasaiy iñ. Jaten zunakin lo lasai iñ. Bueno! Hola.
- Biño perretxikua ez denin 'e ibilli 'ta...
- Bai, bai, bai. Bai. Bai, bai. Perretxikua ez denin ibilli. 'Ta nik udaa tortzen zenin 'e nik hor familiyakin 'ta jon ber bagenun nombattea ez nitzan jongo zea Benidorrea 'ta Andaluzi aiyeka, beti Napar aldea 'ta beti Burgete aldea 'ta hor mendi aldea 'ta beti horrea bai. Gustatzen nau.
Horrea 're joten giñan, Funes 'ta bestia... ez dakit, Peralta 'ta aldi hoita joten giñan 'ta hango Erriberak gustatze 'izkit ibiltzeko, bire lasaiyak dia han 'e. Sartu pista batin 'ta bire lasaiyak dia 'ta... Oaiñ euzkiya gehiyegi da! Nei euzkiya ez nau... Hamabost bat eunin bai, biño geo ya...
Hango argitasun, hango bistako...
- (...) brillua.
- Gehiyegi da bai. Gustatu bai, hamabost bat eun pasteko bai, gustatu bai, biño dembo luzeako, uf!
- (...) hemengo itzalak eta...
- Bai, bai. Hemengo berdura 'ta ya udaan han ez da berdeikan, gariyak eta bilduak, zea guziyak. Zelai guziyak gorrittuk, bai.