Nor | Almandoz Huitzi, Gregori; Irastortza Mitxelena, Joxe Luix |
---|---|
Lehentasuna | 1 |
Transkribaketa | Egina |
Zinta | OIA-078 |
Pasartea | 0:35:40 - 0:38:55 (3' 15'') |
Laburpena | Gregorik dio gazteek ez dezatela gerra ikusi. Berak ere gogoan du gerra: Aranoko plazara falangeak iritsi eta bertako gazte bat eraman zuten. Artoari eskerrak taloak janez-eta konpondu ziren. Aranon errota irekia zeukaten, baina baziren urrutira joan behar izaten zutenak. Oiartzungo asko Goizuetara joaten ziren irin bila. |
Transkribapena
- Gue gaztiak 'e ez 'ttezela, gerrik ez zatela kusi!
- Ez.
- ¡Eso es horrible!
- Ez.
- ¡Eso es horrible!
- Hoi azkenekua!
- Guk ez. Guk han Aranon pasatzian igandia izango zen. Bai, igandia, bai. 'Ta tropak, heldu ziala Goizutatikan, zea Aranoa. 'Ta gu hantxe beldurrak airian!
- Guk ez. Guk han Aranon pasatzian igandia izango zen. Bai, igandia, bai. 'Ta tropak, heldu ziala Goizutatikan, zea Aranoa. 'Ta gu hantxe beldurrak airian!
Denak kamiyoz kamiyo ikaragarrizko falanje 'ta Naparroko zea hoik izango zian... 'Ta plaza. 'Ta plazan hantxe jendia, denak (txil-txillik) 'ta Urumiakua zen, Txillitana, mutilla fana... Semia. 'Ta harrei bakarren batek zita sartu ziyon ba, e? Hura han zela.
Eta geo zeatu zian, sartu zian eta hoi "¡arriba los manos! 'Ta han detenittu Txillidana. Geo libratu zuten, e? Klaro, biño bakarren batek zeatua izango zen hura. Guk bai beldur er hura, hilko 'te zuten mutill hura. Klaro, ordun! 'Ta hura pasa zen Aranon 'ta akabo, gehiyo ez zen han...
Ezer ez genun zeatu. Geo len san duguna, klaro, ogiyik ez 'ta, bakizu, talua! Eskerrak arta... Ordun artua asko itten zen 'ta artuaiy eskerrak talua janez 'ta hola. Ogiya ez zen kusten.
- Ez zen kusten.
- Ez zen kusten.
- 'Ta bai, nahiko gaizki pasa genun guk 'e, e!. Oain, san ber da talua jaten genula, bagenula itxeko artua. Gambaran arto pillak izaten baizian garaiy hartan. Arta lur asko ibiltzen genun eta hairi eskerrak pasa giñun ba! Nola-hala.
- Eta errotak zer zenittuten zuek, erekiyak?
- Errota bai, errota erekiya han, herriya hartan.
- Hoi da. 'Ta hemen, berriz, itxiyak.
- Errota bai, errota erekiya han, herriya hartan.
- Hoi da. 'Ta hemen, berriz, itxiyak.
- Biño bazian errotak faten zianak urrutira 'ta, e!
- Bai.
- Bai, ordun bai, ordun Aranon errota ya.
- Bai.
- Bai, ordun bai, ordun Aranon errota ya.
- Bai.
- Eduardon... Zea Eduardon (Martxiel) nola baserriya zun izaun haundiya? Beno, hangua. Atta zen Antonio errotaiya. Bai.
- Eduardon... Zea Eduardon (Martxiel) nola baserriya zun izaun haundiya? Beno, hangua. Atta zen Antonio errotaiya. Bai.
- Gaiñekun Oiyartzunguk Goizuta 'ta Naparrura jon ber izaten zuten.
- Bai, 'ta Aranoa 're fango zian seuraski zembait.
- Bai.
- Bai, 'ta Aranoa 're fango zian seuraski zembait.
- Bai.
- Biño Goizuta asko. Goizuta asko.
- Oi, gu 're Goizuta joten giñan.
- Bai ba. Goizuta asko fango zen ordun.
- Oi, gu 're Goizuta joten giñan.
- Bai ba. Goizuta asko fango zen ordun.
- Goizuta errota. Bai.
- Astua... 'Ta ordun ogiya... Jesus....! Erki kambitu da, e? Oaiñ 'e? Ordun ogiya kusten ez...
- Astua... 'Ta ordun ogiya... Jesus....! Erki kambitu da, e? Oaiñ 'e? Ordun ogiya kusten ez...
- Oaiñ, berriz...
- 'Ta oaiñ ogiya espeziala! Ixkin guzitan. Hoi gauza ona da, e?
- Bai, bai. Bai, bai, bai.
- 'Ta oaiñ ogiya espeziala! Ixkin guzitan. Hoi gauza ona da, e?
- Bai, bai. Bai, bai, bai.