Soldaduak ere goseak

Nor Almandoz Huitzi, Gregori; Irastortza Mitxelena, Joxe Luix
Lehentasuna 1
Transkribaketa Egina
Zinta OIA-078
Pasartea 0:33:10 - 0:35:40 (2' 30'')
Laburpena Bestela ere soldaduska tokatzen zitzaien. Boluntario joatea hobe zela esan zieten eta halaxe joan ziren bost oiartzuar. Orain bera bakarrik bizi da. Soldaduek ere gosea pasatzen zuten. Jan berorik jan gabe egunetan ibiltzen ziren. Mendiz mendi ibiltzen ziren. Gauez tiroteoak. Ez dio inori desiratzen gerran ibiltzea.

Transkribapena

- Bai gue kintua tiro tiro tian zean ni jon nintzaneako (...) geo guk zetzin 'ta hoik hola jotia hobia zela 'ta hola jon giñan bostak, bostak alkarrekin jon giñan
'Ta bostetikan, ni bakarra izango erittua 'ta geo torri 'ta auro Koxkotenekua 're auro hil zen 'ta Altzikua 're bai, hua 're oso gazteik hil zen.
Gazteik hil hoik e' gazteik oso gazteik hil zin. 'Ta oan bostetik bakarra bizi naz, bestik denak hillak dia.
- Eta zuei ze tokatzen zizuten soldauxka ittia ya 'o ez? Gerra ez ba zen torri soldauska geogo in berko
- Bai bestela soldao, bai, bai
- Bai garai haitan garai haitan soldaoska
- 'Ta nik kobratzen dut zeoze motibo de gerra kobratzen dut, gerrako zea kobratzen dut gutxi miño pixkat behintzat.
- Miño errak ikusita!
- E?
- Errak ikusita!
- Uof bai! Errak bai.
- Erittuana
- Errak ikusi nittun earrak
- Karo zuek e' gosia pasako zenuten?
- E?
- Zuek e' gosia pasako zenuten?
- Uo! gosia 'ta hoixe. Han dena zeatzen zena 're, zea dena jan lehorra zea txoixo zea ziztorra 'ro
- Miño itxian san nahi
- 'Ta gio beste zea latako sardiña 'ro holako zea batzuk maten ziuten 'ta zea haikin lehor haikin 'ta
jan beroik jan 'be, zea eunatan 'ta eunatan!ibiltzen giñan. Mendiz-mendi, mendiz-mendi, mendiz-mendi 'ta beti ibiltzen giñan (...)
Bizkarrin Bizkaian e' Jesus! (...) mendi guziyatan barrena pasa giñan.
- Beldurra 're bai erra ez?
- Bai
- Beldurra? beldurra 're earra pasako zenuten
- Jo! beldurra bai 'ta, Gabez 'ta tiroteuk 'ta.
- Etziot iñoi desiatzen gerra 'ta han ibiltzia