Apaizaren debekua

Nor Almandoz Huitzi, Gregori; Irastortza Mitxelena, Joxe Luix
Lehentasuna 1
Transkribaketa Egina
Zinta OIA-077
Pasartea 0:22:10 - 0:25:20 (3' 10'')
Laburpena Eliza asko aldatu dela diote biek. Orain dela 50 bat urteko San Roke Egunean, alaba ttikia manga motzetan eraman zuten, eta apaizak galarazi egin zien santuari muxu ematea. "Etzitt beñe ahaztutzen hoi".

Transkribapena

-Oaiñ haundiyuo sango 'izut. San Roketan, han ermita bat bada, San Roke saten yotena, San Roke ermita. 'Ta hara.
-Apaiza 'ta santuk 're bai.
-Hor giñan 'ta. Bi alaba, bi alaba zarrenak eta mutikua 're han izango genun. 'Ta alaba gaztiena, Marixol, bi urte zittun. Bi urte izango zittun.
-Bai bi urte t' erdin difentziya.
-'Ta han honen jaiyotetxian harren jertsia, bero, dembo berua zen 'ta jertsia ahaztu. 'Ta hola, manga motzak eta hola zea xamar.
-Honeaiñokuk e!
-Geo han, muxu matea jon ber ba zean meza bukatzin.
-San Roken relikiyai. San Roken relikiyai ordun muso maten.
-San Rokei.
'Ta haur hoi besuan nula ni 'ta hoik ben zeakin 'ta ni haurra besuan nula musu matea 'ta apaizak ez zula musoik mango, jazteko 'ta jauntzita joteko.
-Haur horrei janzteko txaketa.
-Geo bestiana kampoa jon. 'Ta gaur jongo nak ba
-Bestik adoratu al zun?
-Bestiri jertsia jauntzirazi 'ta berrize. Jende guziya dena beira.
-A una cria.
-Nei lotsatua utzi.
-Como estaba en aquellos tiempos.
-Gaur ikusten dinakin.
-Ordun ikaragarriya zen.
-Larrugorri gaur zea (...) al zattuzte 'ta. (...) Oan seizu oango apaizai (...). 'Ta apaiz hura ez zen zarra e! Apaiza gaztia zen! Zauzkua izan ber zun. Hemengua bai.
-Zarautzkua?
-Zauzkua.
-Apaiz hura?
-Apaiza 'ta gaztia 'ta.
-Ez dut uste
-Ez ziyola mango musoikan. Hoiy in in ber da e?
-Ez, Zarautzkua ez zen izango.
-'Ta haurrak bi urte, bi urteko haurrai.
-Bi urtekin.
-Hola zen garaiy haitan. Hola. Gorrak!
-Eta hoi urte asko da biñon.
-Hoi bai.
-Bai, urte asko da biño.
-Oain dela berrogeita, berrogeita hamabost.
-Biño ume gaixuak aizu.
-Ze kulpa? Karo.
-Gaur eliza faten dia mezeta zembait aizu! 'Ta haurrak honeaiñoko manga ademas, no te creas hola e!
-Oan dela berrogeita hamairu urte.
-E?
-Bi urte zittun, oan berrogeita hamabost ttu.
-Berrogeita hamairu.
-Bai holakon bat, urte paren bat 'o.
-Berrogeita hamairu urte.
-Ordun...
-Ez zit behiñ 'e aztutzen hoi!
-Ombre! 'Ta lotsa pasako zenuten gaiñea?
-Jo lotsa! Nik bai lotsa erra! 'Ta geo jendik ze ingo zun 'ta jende guziya denak beira!
Oan bezelako zeaik ez baita. Denak beira 'ta lotsa!
-Gehiyegiya zen hura.
-Geihyegi, gehiyegi.
-Gehiyegiya zen. Gehiyegiya.