Dantza

Nor Almandoz Huitzi, Gregori; Irastortza Mitxelena, Joxe Luix
Lehentasuna 1
Transkribaketa Egina
Zinta OIA-077
Pasartea 0:20:19 - 0:22:10 (1' 51'')
Laburpena

Joxe Luix ez zen dantzazalea, baina Gregori bai. Santiagoetan izaten ziren jaiak, Aranon. Anaiekin baltsean ibili, eta, apaiza, hala ere, errietan.

Transkribapena

-'Ta geo itten genula hau Larrazaltik faten zen 'ta ni gue itxetikan. Aranok hiru barriyo zittun, gu beko barriyun, herriya eliza 'ta dia plaza 'ta dianak eta geo beste barriyua. Ni beko barriyokua.
Eta geo ni faten nitzan goitik bera 'ta han alkartzen giñan. 'Ta han ibiltzen giñan hango parejak kamiyuan pasiatzen. Fijate tu!
-A!
-Bai, bai.
-Ordun zuek ez ziñazten bailin ibiltzen?
-Ez, ez, ez.
-Dantzan ez?
-Hau ez zen dantzan ibiltzen zena, ni bai. Nei asko gustatzen zitzaiyan dantza.
'Ta ibiltzen nitzan, hau han zenian e: "Beno ni dantza..." 'Ta: "Bai, bai fan dantza" 'ta ni faten nitzen dantza. 'Ta beste mutillakin ibiltzen giñan.
-Nei dantzako ez dut afiziyoik izandu behiñ'e.
-Geo urtian behin izaten zian fiestak Santiyutan. 'Ta Santiyutan anaiyak faten zaizkiun, Madriden 'da lanian aitzen zian.
'Ta haik faten zaizkiun 'ta klaro geo fiestatan baltsian. Normala da. 'Ta baltsian anaiyakin ibilli eta erritan konfesatzea faten giñanian apaiza. Hara aillatzeako, baltsian ibilli giñalako.
'Ta mutillak, por ejemplo, mutillakin hortik honea hizketan kusten baiyotzin 'ta bera pastzen bazen ezta salutu 're. 'Ta guk "Ave Maria Purisima" saten geniyon.
Eta geo konfesatzea fateko beldurrak, pentsazu! Errita maten ziun. 'Ta mutillakin saten, gaurkuk kusko balittu nik hoi saten dut. Nik apaiz hura jarriko nukela hemen, oan.