Arropa garbitzera, errekara

Nor Retegi Elizegi, Inaxi; Saizar Lopetegi, Lorentxa
Lehentasuna 1
Transkribaketa Egina
Zinta OIA-074
Pasartea 0:31:03 - 0:34:08 (3' 05'')
Laburpena Aranekoak arropak garbitzera errekara joaten ziren eta edateko ura Bordako iturritik ekartzen zuten. Baina ura baino gehiago, pitarra edaten zen lehen. Lehen, arropa ongi zikindu arte ez zen garbitzen. Ura ezin zen ongi kendu eta denbora gehiago behar izaten zuen lehortzeko. Garbigailua asmakizun ederra da.

Transkribapena

-'Ta len aittu za saten erropa garbitzen 'ta, zer zenuten itturriya edo erreka 'o ze?
-Erreka.
-Erreka.
-Erreka?
-Itturriya 're bagenun ona han e. Uran billa joten giñana, eateko.
-Eateko 'ta bai.
-Bai, oso ona. Bordako itturriya deitzen geniyon.
-Urkabetikan, Urkabe mendiyak botatzen zuna 'o.
-Oso ona zon.
-Frexko-frexkua zen hura.
-Hara joten giñan 'tturriyan billa.
-'Ta geo berago.
-Gaiñekun baserritan pitarra izaten zen, pitarra. Sardua itten zen biñon, zea botilla batzuk. Biño gaiñekun pitarra. Itturriko ura 'ta geo arropa, gehiyena itxian ingo genun zea lendabizi.
-Jabotu?
-Jabotu 'ta geo han rarara pasa. Batzuk itxian 'e, itxian itten zinak izango zin.
-Itxian itteko ura karri ber zenun errekatik.
-Karo, biño geo.
-'Ta oan bezela ez garbittu zea usaiya dula 'ta.
-Eunero e!
-'Billiya dela 'ta.
-Zikin-zikina ez dela.
-Ba! Gehiyo badia ittekuk 'ta haikin batea zartu 'ta ez. Aztian behin. Aztelenetan garbiya, lanea joteko, hoi bai!
-Bai 'ta lanteiyan 'e bi kambitzeko 'ta ez, ez? Ez zen izaten, ez?
-Keba.
-Kambitzeko?
-Kambitzeko...
-Itxea torri 'ta ezin sekatuik.
-Hoi da, izin leortuik 'ta, ez.
-Ba, oan bertan 'e bakizu labadoran pazia izan 'o ezkuz garbittua izan eunak ber izaten dia arropak zekatzeko.
-Bai, leortzen.
-(...)
-Biyurtu biyurrittu in 'ta. Geo plantxakin 'e aitzen giñan gu zekatzen.
-Bai, plantxakin 'e bai.
-Biño garbittu in ber gutxiyo.
-Joe!
-Bai...
-Eske aste beteko zikiñak 'ta ya ez zun. Astelehenin garbiya joten baldin bazen ya aste guzyian bale. Oan berriz eunero garbittu 'ta halare. Uzaiya dula 'ta ez dakit zer duela.
-Karo, oain erraxa da 'ta. Oain botoiyai eman 'ta itten.
-Bai ba! Bai ba!
-Biño len, guk ez genuke ingo, ez!
-Jesus!
-Zuek bezela jon ber bagenuke.
-Hoi sinixten al zu ezetz!
-Ya, ya.
-Pereza ...
-Barriñukin 'ta.
-Bai. Geo itturriya jarri genun.
-Bai.
-Bai, itxian urakin 'e bai. Labadorak 'ta nahitaez itxian ura ber dute.
-Biño guk 'e itturriya jarriyik urte franko bada e!
-Bai!
-Bai, hortikan. Klaro, labadora geo torri zen.
-Berrogeita hiru urte.
-Nik uste 'ut gauzaik onena labadora izango dela, ez?
-Inbentua.
-Inbentua, ez?
-Emakume askontzat.
-Hobexkuna behintzat bai. Zertikan arropa garbitzen.
-Labadora da gauzikan importantina.
-Itxe gehiyenetan ume asko izaten zen 'ta. Gaintikan haik denak garbittu 'ta. Oan berriz rast 'ta berrenea 'ta.
-Batetik lana 'ta bestetik pasako zen neguan batzutan errekan hankak sartuta, ez?
-Holaxe.
-Errekan 'e, bai.
-Bai.
-Bai.
-Batzutan bai.
-Hankak buztiyak non 'ta ez zen (...)
-Bestela 're, bestela 're bazen tokiya.
-Sartu gabe itteko, bazterretikan.
-Bazterretik garbitzeko?
-Harriyak bazin.
-Beti 're hotzakin 'ta eskuak.
-Harri haundiyak bazin, a bai, bai, bai.
-Bai, bai, inbento gaitza.