Anaia eta lapurrak

Nor Mitxelena Gelbentzu, Joxemari
Lehentasuna 1
Transkribaketa Egina
Zinta OIA-071
Pasartea 0:16:30 - 0:19:00 (2' 30'')
Laburpena Anaia zaharrenak errebolber zahar bat eta pistola ttiki bat edukitzen zituen, baina lapurrak atera zitzaizkion batean alferrik izan zituen. Ikurrinarekin zuen ordularia lapurtu zioten.

Transkribapena

-Orduan 'e gaiztuak bazien e!
-Bai. Bo anaiya
-Atzamarra...
-Anaiya zaharrena zelebria zen. Harrek rebolberra, hombesteko rebolberra bazun eta hua zintzillikan atian, kuartoko atian sarreran zintzillikan eukitzen zun. Eta beste ttiki bat 'e pistola ttiki bat 'e bai bazun.
-'Ta nondik konsegittu zun?
-A... Konseitzen zittun nondik 'o handikan. Biño ez ziyoten ezertako serbittu. Zergatikan lapurrak ate zizkaten ostiral santu eun batian, ostiral santu eun batian.
Zeara joan Hondarbira. Hondarribiko fiestak 'o horko prozesiyua beti zea izaten zen 'ta. Ezkondua zen ordurako eta andriakin aittu 'men zin taberna batian bakailluakin intako tortilla 'o jaten 'ta.
Arraura torri topuan, Arraun jetsi 'ta Audeleko malda hortatikan kamiyuan seittu berrian belar sorotikan zean bizi zian.
Anttoni maistra 'o delako maistrak ematen zuneko itxe horren bazterrian. Pixka bat zeatzeagatikan, auroxio sartzeagatikan handikan. Biño jakingo zuten han lapurrak 'o zienak 'e.
Eta geldittu 'ta alto 'ta dirua 'ta zea 'ta relojua behintzat zuna. Euskaldunak ibiltzen zutena, bat zeakin bere ikurriñakin 'o 'ta zun relojo bat eta.
Bost duroko bat biño besten bat bai 'men zun numbaitt 'e txamarran beste bolsillon batin 'ta hua ez 'men ziyoten harrapatu. Biño kendu 'ta atzea ez beitzeko 'ta seitzeko aurrea 'ta desapiyua inta atzea.
'Ta itxea jon 'ta hamarretako papelera lanea torri in biar. Andria han utzi 'ta papelera lanea! Hola ibilli 'men zen, hala saten zun geo: "Nik orduan pistola banikek" Biño nik ez dut demboikan, iñorrek ez dakila tak.
Alto 'ta atea aurreko aldea 'ta pistola patrikan dula 'ta bueno!
-'Ta patrikan al zaman ba?