Elizaren aldaketak

Nor Oiartzabal Etxeberria, Inaxi; Iñarra Lizaratzu, Manuel
Lehentasuna 1
Transkribaketa Egina
Zinta OIA-064
Pasartea 0:45:00 - 0:48:40 (3' 40'')
Laburpena Inaxik dio jainkoa bera izango dela, baina legeak jartzen dituztenak ezetz. Manuelek erlijioak indar handia zuela dio. Albaceten soldaduskan gertatua kontatu du: mezatan barre egiteagatik tenienteak kargua hartu zion soldaduari. Lehen, haurra hurrengo egunean bataiatu behar zen; orain, hilabeteetara. Inaxiren garaian, haurra eduki eta 8 egun etxetik atera gabe egon behar zen; ateratzekotan, teilarekin egin behar zen. Egin gabetenikan.

Transkribapena

- Jaungoikua bada? Izango da. 'O ez dakit. Nik askotan esaten dutena... Barkazaiazu ze saten duten miño... ¡Jolines, ya está bien! Bazterretan gosiak akatzen dozten ume gaixua hoik. Beste zerriya hoik nahi duten guzi-guziya dena itten ai dia. Mixeri ikaragarriya do bazterretan...
'Ta nik saten dut: "Jaungoikua baldin bada, zergatikan ez da hasten hasi ber dun tokitikan, gue Jaungoikua 're; dipiti dapa, dipiti dapa. Ze kulpa dute ume gaixua hoik? E?" Askotan hoi sate 'ut. 'Ta geo beste aldea pentsatzen 'ut: "Ba. Ixilik nagon. Kastigu bat igual emango zik 'ta nagon ixilikan".
Egiya e! Holaxe eoten naz pentsatzen e, holaxen.
-Garai batian eliza kontu hoi... Albaceten... Jakiña! Nahi ta nahi ez jon ber izaten zen. Tropan joten giñan eliza. 'Ta jon giñan, ez zen jon gabe geatzeik... Zutik gaiñea!
'Ta gizon bat iyo zen kulpittoa 'ta zeiñ ezkontzen zen 'ta dena, 'ta san zun, bai, datorren ez dakit zein eunetan ezkonduko ziala, batek zittula hirurogeita bost urte 'ta bestik hirurogei. 'Ta han batek ze in zun? Parra. Edadia bakizu... Parra in zun. Kanpoa ate giñan eta tenienteak aber zenek parra in zun 'ta
seittun hola eskua altxa zun 'ta elizan parra ezin dela in, elizan parrikan. Miño, jolin, hola 'ta hola. Bai, bakila... Hoi re... Ez zula esan berrik miño esan in zula, miño ez zela parrik in berrik: "Ez zattut kastigatuko miño hurrengo bateko bakizu".
- Garai batin haurra jaiotzen zen denbuan, hiru 'ro lau eun 'eo bost, ez dakit zenbat izaten zen, bataiyatu in ber zen seitun. Porsiakaso hiltzen bazen, limboa joten zen haurra, limboa. Oaiñ, hiru hillabetetik behin haurra bataiyatu ber da. Zertik? Oaiñ ez du hil 'ta limboa joteko beldurrik haurrak?
Guk haurra izaten genun eta zortzi eunin itxe barrenin eon ber izaten genun 'ta betzigarren eunin ate ber baldin bazenun teila buruan jarri 'ta kanpoa. 'Ta oaiñ? Haurra izaten 'zu nahiz klinikan 'o nahiz itxian 'ta viva, toda la libertad, toma, ya esta. 'Ta gauza baldin bada, espezial iña gaiñea, oso ondo iña harrapatzen dut.
'Ta zertako zen guetzako kastigu hoi? Ezin zenun zortzi eun etxian pasatu 'ta betzigarrenin teilla jarri 'ta ate ber zenun ataira. Miño zer dia gauza hoik? Aski 'ut, kriston oraziyua botzen ai naz!
- Errezun. 'Ta zu teillana gotzen za e?
- Ni teillana? Ni atetzen nitzan teilla jarrita, gaixua, Intxaurmendin bizittu nitzanin, teilla jarri 'ta kanpoa atetzen nitzan ni lendabiziko haurrakin, ¡jolines! Hoixen. Etxetikan teilla jarri 'ta betzigarren euna uste 'ut izaten zela, kanpoa zerbatten billa jon ber bazenun, teillakin.
Bai, bai, bai. Ni, ni, ni. Ni. 'Ta ui, nik holakun, gue neskai saten yotet 'ta: "Zuek txoroguk zazte ama, hoi itten zenutelako".
- Miño len denak itten bazuten, 'ta zu hasten baziñan ez itten...
- Ez, ez, in berra zen.
- Zui burutik ez zizun pasako ez zela in berrik 'e.
- Ezta pasatuko 're. Ze uste zu? Amak utziko zigutela hua in gabetanikan? Ezta pentsatu 're!
- Ordun normala zen. Oaiñ aitzen ttugu guk 'ta saten 'gu: "Jo! Hau gauzak!". Miño zuentzako normala zen.
- Bai. Ordun normala zen dena. Normala zen. Miño normalidade hoik zeiñek jarri zittun garai batin 'ta zeiñek kendu ttu oañ?