Nor | Oiartzabal Etxeberria, Inaxi; Iñarra Lizaratzu, Manuel |
---|---|
Lehentasuna | 1 |
Transkribaketa | Egina |
Zinta | OIA-064 |
Pasartea | 0:35:35 - 0:37:10 (1' 35'') |
Laburpena | Txikierdin baltsa dantzatu eta txibatoek apaizari esaten zioten. Zigortu egiten zituzten, kongregazioko zinta gabe jauna hartzera, eta jendea esamesaka. Hika. Geok aitzen genittun. |
Transkribapena
-Txikierdin baltsin ibiltzen nitzalako mutillakin, jode! Dantzan ibillita sueltun 'ta etzen pekatuik, ta baltsin ibiltzen ziñan 'ta
nik ordun pekatua zer zen ez nakin aizu. Ni mutillana enitzan arrimatzen, txorua miño okerrago ibilli baltsian...
Hiru txibata Oiartzunen bazin , bi bizi dia hirugarrena hil zen.
Izaten genun amabirjiña kontzeziyokutan, izaten genun komulgatzea joteko izaten zen, hillin behin izaten zen hoi.
Mutillak kokreziyua izaten zuten 'ta guk e' bai. Txibata hoik apaizai saten ziyoten nola baltsin ibiltzen giñan.
' Ta zuk sinistatuko al tzu? zinta urdin batzukin jon ber izaten genun... zintik gabe komulgatzea!
'Ta jendiak pasaeran: " Hara hara! Iñaxi baltsin ibilliya!" Geok aitzen genittun pasillun pasatzen:
" Hara Iñaxi baltsin ibilliya zion hi, zintik gabe zian komulgatzea" Hoi gu komulgatzea guazela aitzen genittun gauzak.
Zuk uste zu deretxoik badagola hortako? e?
- Ezer in gabe 'ta gañea lo lotsa
- Ezer in gabe, ezer in gabe
- Ezer in gabe 'ta gañea lo lotsa
- Ezer in gabe, ezer in gabe
- Alper alperrik sufrittu.
-Alper alper alperrikan! Miño guk zer genakiun ordun mutillakin baltsin ibiltzen giñala 'ta
-Alper alper alperrikan! Miño guk zer genakiun ordun mutillakin baltsin ibiltzen giñala 'ta
pekatua zer zen ez ganakigun 'ta ! inoxente batzuk besteik ez giñan gu 'ta! Juergan bat ibiltzen giñala gu Txikierdin dantzan besteik ezer ez, hoixe bakar bakarra.
'Ta geo posible zula uste zuk zinta kendu 'ta komulgatzea eamatia gu, 'ta gu jon, gu jon. 'Ta bestiak ixilik ezin eon.