Errepiderik ez

Nor Irastortza Gaztelumendi, Maitxo ; Lekuona Artsuaga, Enrike
Lehentasuna 1
Transkribaketa Egina
Zinta OIA-059
Pasartea 0:27:40 - 0:29:10 (1' 30'')
Laburpena

Lehen, behia eta gurdiarekin asko ibiltzen ziren. Iruinabarrenekoek halaxe ekartzen zuten jeneroa Donostiatik. Errepiderik ere ez zegoen. Artikutzakoa gerra aurretik egin zuten. Enrikeren aita aritu zen bertan lanean.

Transkribapena

-Attai 'ta amai aittu 'zandu, Irundarrene beti taberna'ta denda martxa haundiya izandua Donostira behiyakin gauzan billa. Gurdiya 'ta behiyakin Donostiyan almazena'ro denan arte zutena.
Handikan behiyakin 'ta gurdiyakin karri jenerua Donostitikan. Kamiyoik 'e ez toki askotan.
-Ez, bireik ez.
-Bireik ez.
-Karo hemen 'de Artikuzkua, zuek ez zenuten hola izautuko?
-Hoi ne gouan iña da, ne gouan iña da hoi.
Artikuzko biri hoi, ni akortzen naz gue atta hor lanin aittua. Artikuzko biria itten.
-Hoi 're ze in zuten gerran ondoren soldauk 'ta Aitxuleikua bezela 'o?
-Ba...
-Ez. Hoi soldauk eta aittu al zin?
-E?
-Soldauk aittu al zin hor?
-Ez, ez, ez. Hoi lehenoko, lehenoko.
-Hoi lenotik iña izango zin.
-Lehenoztik?
-Bai.
-Bai e?
-Bai. Zerbaitt 'e lenoztik.
-Bai. Lenotik, lenotik iña izango da.
-Zertik ni akortzen naz txokolatia beti ontza erdi bat 'o beti kartzen zin attak, zenak, lurra aitzurrakin ateta harrapatu zula 'ta beti hola saten zin. Ordun attak kartzen zila.
Muttikoxkorra 'ro izango nitzan. 'Ta gerra biño lentxio, gerra biño lentxio bai. Hortxe. Ni Aduriz itxiyikan 'e akortzen naz.
Aduriz, Sidreria Aduriz, nola da Altzibarren? Hoi ni akrotzen naz.