Ugaldetxo: errepideak moztutako auzoa

Nor Aduriz Lopetegi, Mañoli
Lehentasuna 1
Transkribaketa Egina
Zinta OIA-055
Pasartea 0:36:30 - 0:39:20 (2' 50'')
Laburpena Azkeneko urteetan Ugaldetxo asko aldatu da. Garai batean errepide nagusia bertatik pasatzeak bizitasuna ematen bazion ere, Oiartzungo industrialde ia guztia bertan egoteak eta trafikoak hartu duen indarrarekin, errepidea arazo bihurtu zaie. Auzotarrek ezin dute auzoan lasai ibili eta auzotarren arteko harremanetan eragina du horrek. Azkeneko urteetan Ugaldetxo ez dela batere zaindu kexatzen da Mañoli.

Transkribapena

- Zuk hortikan erki, Ugaldetxoko kambiyuk erki ikusiko zenittun?
- Ugaldetxoko kambiyuk? Pues bai, asko ikusi dia Ugaldetxoko aldaketa. Aber, Mamut aldia hoi dena hasi, baserriyak hoinbeste denak kendu... Eta ordun iruitzen zitzaigun Mamut ba!
izango zela oso zea miño geo denbuakin ikusten 'zu zer den. Mamut zer den eta zenbat baserri kendu din hortikan. E? Hori hala da. Eta geo hemen Ugaldetxon... Miño Ugaldetxo oso zarra do, e! Ugaldetxo do oso zarra. Aber, hemen dozten itxiak, denak...
Personak denak adiñakuk. Oaiñ hemen etxe batzuk hasi dilako, iñ ttuztelako 'o ai dilako, hor gaztiak etorriko da. Intxixu bakarra da gaztiak zerbatte ikusten dena, gaiñekun ze jende do hemen? Adiñekua 'ta itxiak, eta barriyua, barriyua oso zarra. Geo kruzia hoi hola.
- Zaindu gabia.
- Bate zaindu gabia. Ez dute... Eske udalak Ugaldetxoi ez yote ezer 'e iñ. 'Ta Ugaldetxotik eamaten dute diru gehiena. Aber empresa aldia non daon e? Eske nik beti, ni beti horrekin nao.
Ugaldetxotikan dena dijua, empresa guziya, autopixta salida guziya eta Ugaldetxoi ez salida gehiyo eta ez Ugaldetxo pixka bat gehiyo gustora jendia zehatzeko. Ezin gea Ugaldetxotik... Ni itxetikan ezin naz atera kamiyua kruzatzea.
- Bai, bai. Aurreko bizilaunakin 'e ezin zute eon zuek...
- Ezin gea... Ezin da hitzikan iñ. 'Ta hitza ittia gauz bat da, bestia da kamiyua ezin geala pasa. In ber dugula beira batea 'ta bestea. Eta Ugaldetxok badula garaia zerbatte itteko.
Eta itxia hoik? Pues bai miñon, eta eskerrak e! Porke hor zon bezela 're: ijituak tortzen zin, dena zeon... Hoi zeon utziya miñon, miñon, nola?
- Bai, utziya eondu da hau, asko. Eta do.
- Eta do. Ordun bada garaia... Nik ez dut esaten e... Ze in ber den, ni ez naz esateko, miño Ugaldetxo pixka 't lasaitzeko eta pixkat txukuntzeko udal honek zerbatte in lezakela e! Eta ez da oaiñ eskatzen ai geana e! Guk ume ttikiyak genittunin 'e hemen
Ugaldetxon beti kamiyua pasatzeko eta oso peligrosua izaten zen. Joseba Garrokua? Motuk jo 'ta bota zun, hor zea, esto... Eskolako Xeberoneko tarti hortatikan ateratzen eta... Miño, eta beti izandu da barriyua hola. 'Ta ordun izatia gauz bat 'zu, miño berrogei urte pasatu dia
eta ukerruo porke trafikua gehiyo da.
- Hoi da.
- Eta non do? Eta ez dute ikusten? Nik esan izandu yotet, hor konzejal zoztenai eta: "Aizu, hemen zer?" 'ta "Bai, ingo da, ingo da" Miño berdin gaude, 'ta bada garaia e.
- Urte asko.
- Ni Ugaldetxokin oso haserre no! Ugaldetxokin oso haserre no! Eske ez dute ezer 'e iñ. Ezer 'e ez. Etxiak zarrak? Bale. Personak zarrak? Bale. Miñon bizi in ber dugu e?
Atarikoan noiz: 
Igandea, Urria 1, 2017