Gaztetasuna

Nor Aduriz Lopetegi, Mañoli
Lehentasuna 1
Transkribaketa Egina
Zinta OIA-054
Pasartea 0:23:40 - 0:26:10 (2' 30'')
Laburpena Oso kontent ibiltzen ziren gazte denboran: Txikierdiko bilera, Monondi... bizikletan ibiltzen ziren.

Transkribapena

- Jo, dembu haik. Biño ze kontentu giñan ordun! Egiya, e!
- Ui pentsa, dantza batek itten zun ilusiyua! Oain, berriz, hamar jarrita 're...
- Hombre! Pazko bigarrenin jon Txikierdira eta Txikierdin "ui, berandu dugu, guazen!" Epentzaiño torri eta beste pieza bat gustatzen ziguna. Berriz buelta man 'ta korrika...! Era una pasada e, nola ibiltzen giñan.
- Ordun Txikierdira 're joten ziñan?
- Hombre, Pazko bigarrenin han jotzen zuten astian eta Txikierdira. Bai, Txikierdi? Bueno!
- Astian jotzen zuten?
- Astelenakin. Pazko bigarrenan astelenakin. Eta geo bestia jotzen zuten astian, esto... San Ixidro egunian. Arrosiyua hemen zean...
- Bai, Monaundin. Eta geo bera jeitsi eta dantza. Biño nik ordun pelukeiyan lana itten baldin banun, San Ixidron ez nun posible izaten 'ta saten niyoten: "¿Oye, no me vais a dejar? Que hoy son las fiestas de Txikierdi?" 'Ta "Pues vete un poco antes".
Eta joten nitzan 'ta bueno, ordun ez zigun importa izaten, bizikleta hartu benga!
- Bizikletan?
- Bai.
- Bai, e?
- Bai. Bizikletan jota bota ziten zean... Errentira pelukeira joten nitzan bizikletan eta Arrauku hortan Urbietan taillera bado hor, eta Ugaldetxotikan kruzia, klaro! Oaiñ rotonda do biño.
Eta han, beitu 're ez nun ingo seguraski, ez dakit, nik pentsatzen dut... Bueno, ez dakit ze pasatu zen. Behintzat moto batek jo 'ta bota 'ta allá que voy! Eta in ziten markak hemen zean 'ta... Bai! 'Ta bueno, pasa zen hura 're. Horrengatikan ba, eske garaiy haik!
Eta oan goatzen naz eta esaten dut: "Jo, nola ibiltzen giñan 'ta zeiñen ondo pasatzen zen gauzakin!" Diferente zen! Ordun ez zigun hala iruitzen, e? Porke ni askotan jolin,pues ne launai beranduxio tortzen uzten baziyoten, jolin, nei uzten ez 'ta izaten 'ttuzu errabiya hoik,
biñon ez zenun hartzen... Nik ez nun behiñ 'e pentsatu uaiñ itten duten gaztiak bezela "eske nei hau itten baldin banaute, pes igual jon ingo naz". 'O bildurra hoi dutenak gurasuk jungo din nombattea 'ro hola. Guk ez genun pentsatzen jotia iñoa! Sate 'izut, eun batzuk pasatzea
nombattea jonta, eziñ etsi etxea tortzen ziñan! Joeko... Keba!
- Karo, diferentia.
- Oso diferentia zen. 'Ta oso ondo, e!