Goizuetarrak Oiartzunen

Nor Arbelaitz Sarasola, Rufino
Lehentasuna 1
Transkribaketa Egina
Zinta OIA-046
Pasartea 0:18:30 - 0:20:25 (1' 55'')
Laburpena Goizuetarrek xelebre fama daukate Oiartzunen. Zerbaitengatik izango da... Gertaera hau aditu besterik ez dago, beren umoreaz jabetzeko: goizuetarrak Oiartzunera intzentsu eske etorri zirenekoa.

Transkribapena

-Txistia kontatu, beak farra in 'ta beak esan.
-Ui! Hoixe parra in ber dula!
-Goizutatikan ...
-Hoi santa! Ez parra ittia zailla
-Goizuta tortzekua 'men zea, obispua, Pampplonatikan. Eta atzo zean ikusi nun. Intzensukin elizan, beste elizatan ez zuten mezik eman, 'ta atzo zean Camino Santiago, 'ta Santiyo zeatik kriston intsentsukin zea sokakin tiraka 'ta.
Ordun gotu zin. Goizutatikan intsentsua zetzeko. Ez 'men zuten zeik 'ta Oiyartzuna biali zeak apaizak 'o handikan. "Sei zak Oiyartzunen arront erra bai 'men ttek! 'Ta eskakiyok hango bikaiyui Goizutako zeak esan dula 'ta utzitzeko"
'Ta intsentsua, intsentsua heldu dela hor in 'men zaiyo aztu, hor Gosketa aldi hoita alletu denin ahaztu. 'Ta saten 'men zun: "Joe oan erra zakat nik! Nola eskatu ber dut nik bikaiyuna jonta?"
'Ta birian bai "Hola 'ta hola zea tortzekua da Goizuta obispua 'ta meza mateko 'ta ez 'men du zeik biño ahaztu in dit izena. Biño hor katxarro bat bada ahariyan potruk bezela, hauntz 'ta honuntz ibiltzen dena"
Ahariyan potruk bezela 'ta hala esplikatu 'men ziyola apaizai, bikaiyuri.
-'Ta enteinttu 'te ziyon?
-Iña izango zen.
-Goizutako hoik battute ... Badia ixtoiyak e Goizutakuk!
-Goizutaku hoik ... Joe!
-Xelebrik dia arrontin! Goizutarrak. 'Ta holako biaje luzia, Gorosketa! Gorosketaiño gotu zenin nahikua! Biaje erra!