Nor | Enbil Urdanpilleta, Maria Jesus |
---|---|
Lehentasuna | 1 |
Transkribaketa | Egina |
Zinta | OIA-030 |
Pasartea | 0:02:10 - 0:05:50 (3' 40'') |
Laburpena | Lehen orain baino zabor gutxiago sortzen zen; batetik, produktuen banaketa sistemarengatik, eta, bestetik, ia dena berriz erabiltzen zelako. |
Transkribapena
- Gehiyenetan biria. Bai.
- E... Oain ez du ze ikusiyikan honekin eukiko igual, biñon oan gotu naz galdetu ber nizula. Zea... Karo oan, zea guziya, basurata 'ta botzen dugu, biño len...
- E... Oain ez du ze ikusiyikan honekin eukiko igual, biñon oan gotu naz galdetu ber nizula. Zea... Karo oan, zea guziya, basurata 'ta botzen dugu, biño len...
Eta karo len alkantarillik eta ez... nola, nola ze itten zen?
- Erre zitteken guziya erre, eta tomate potua 'ta holokua berriz, guk itten genun zolo bat in, e... Eta hara bota. Eta geo hura dembukin tapatu. Bai.
- Erre zitteken guziya erre, eta tomate potua 'ta holokua berriz, guk itten genun zolo bat in, e... Eta hara bota. Eta geo hura dembukin tapatu. Bai.
- Eta zea?
- Geo baita 're, barkatu, baita 're e... Basura 're gutxiyo izaten zen, plastikoik ez zen, erosten genun gauza, e... Paperin 'o paperazko xorrotan izaten zen.
- Geo baita 're, barkatu, baita 're e... Basura 're gutxiyo izaten zen, plastikoik ez zen, erosten genun gauza, e... Paperin 'o paperazko xorrotan izaten zen.
Eta gaiñea kantidade haundiyuotan saltzen zen eta e... Zea 're e... Erateko, eateko erosten genuna 're itxetikan botilla eaman 'ta botilla hartan kartzen zen, oliyua 're bai,
kantiade haundiya baldin bazen marmita batin eta hori, alia zena eta azukria 'ta hoi dena nola paperezko zorrotan tortzen zen, hori dena erre itten genun. Bai. Basura, oan bezela ezta pentsatu 're!
Eta gaiña geo egurretikan aparte beste edozer erregai zen guziya erre itten genun. Bai.
- Jana sobrak?
- Jana sobrak?
- E? Janan sobrak? Janan sobrik ez zen. Eta sobra, hezurra sobratzen baldin bazen, hora jateko txakur bat biño gehiyo izaten zin, 'ta katuak 'e bai. Bai.
- Zerri porrona´re...
- Zerri porrona´re...
- Bai, hoi´re bai. Eske beste gauza hori da, e... Sobratzen, platerin sobratzen baldin bazigun, gutxi sobratzen zen, biño hora dena txerriyak jaten zula, bai. Ordun dena aprobetxatzen zen. E...
oillua 'ro oillaskua hiltzen baldin bazen 'e, hiltzen baldin bazen 'e, harren estiak 'e aprobetxatu itten genittun. Itten genittun guaize batekin ereki, eta garbittu ongi ongi eta haik aprobetxatu itten genittun.
Harrigarriya, harrigarriya da uango gaztiantzako nola aprobetxatzen genun gauza.
- 'Ta estiakin ze itten zenuten?
- Pues estiakin tortilla jeneralin. Tipula, tipula txikittu, eta tipulakin manitu e...
- 'Ta estiakin ze itten zenuten?
- Pues estiakin tortilla jeneralin. Tipula, tipula txikittu, eta tipulakin manitu e...
Zea, esti haik 'ta errota 're bai haikin batin eta gibela 'ta hoi dena, e... Hura in, prejittu eta tortilla 'o gustatzen ziyona beri hala. Dena aprobetxatzen zen ordun, dena. Eske harrigarriya da, nik gaztia aittatu zattut lentxio, biño ni neone 're ne buruai askotan esaten yot, e...
Uan zembat gauza botzen dugun eta ordun nola aprobetxatzen genun. Bai.
- Karo, basura 're gutxiyo, horregatik...
- Karo, basura 're gutxiyo, horregatik...
- Bai, bai, bai. Ezer gutxi, ba hori, patatai azala kentzen baldin bageniyon, kentzen bageniyon ez, kentzen geniyon! Eta hoa 're txerriyak jaten zun.