Herri lana

Nor Enbil Urdanpilleta, Maria Jesus
Lehentasuna 1
Transkribaketa Egina
Zinta OIA-030
Pasartea 0:00:00 - 0:02:10 (2' 10'')
Laburpena Klaketa. Gaur egun administrazioak egiten duen obra asko lehen auzolanean egiten zen, batez ere baserrietako bideak. Udalak materiala edo erreminta ematen zuen eta bizilagunek egiten zuten lana. Pajina deitzen zitzaion.

Transkribapena

- (...) herri lanin 'o...
- Bai, hor, e... Baserritarrak ber zun lana hori, herriyak nolabaite... Nolazpatte herriyak 'e launtzen zun. 'O... Materiala jarriyaz, 'o langille batzuk bialiyaz...
Eta jeneralin hoi izaten zen baserritako biriak, baserri biriak, (pajinak) deitzen ziyoten. Ordun... E... Baserri harta, 'o baserri batea biño gehiyoa 're, bire batetikan igual izango zenittun hiru 'ro lau baserri, 'ta beste bat bakarra igual.
Ordun biria bintzat, e... Hola kompontzen zen. E... Materiala 'ro... zea, ayuntamientuk zerbatte manez. Eta baserritarrak beák eta auzokuk lana iñez. Eta ordun pos, jartzen zin e...
Joten zin personak, animaliyak, eta behiyak 'o iriyak 'o zittunak, ber zen materiala karraitzea 'ta jeneralin malda 'ro baldin bazen, itten zen biria enkatxua, harriya lurrea sartuta. Eta gelditzen zen oso fuertia.
Eta geo hor lanin ai zilikan, ne attona asko ibiltzen 'men zen hor, eta attonak itten 'men ziyon be erremitai lau marka. Eta horrengatikan baita 're Ameztoi baserriyai deitzen zaio Ameztoi, Sastiarrene 'ta kuatronia, harrei erremitai lau marka itten zizkalako.
Eta... Beste lanak 'e bai, beste lanak 'e... Itten zin, biñon...