Nor | Enbil Urdanpilleta, Maria Jesus |
---|---|
Lehentasuna | 1 |
Transkribaketa | Egina |
Zinta | OIA-029 |
Pasartea | 0:01:40 - 0:05:00 (3' 20'') |
Laburpena | Saastiarrene baserrikoa da Maria Jesus. Berez Ameztoi du izena, baina jendeak Saastiarrene edo Kuatrone bezala gehiago ezagutzen du. Zer azienda eta lursail zituen kontatu digu. Gurutzeko zein baserritan zeuden tolareak. |
Transkribapena
- Haunditakua 'ro ttikitakua?
- Seastiarrene... Bi bizitza zittun, 'o 'ttu, hobekiyo sateko. Eta gu bizi giñan partia haundiyagua zen beste bizitza biño. Eta guen itxian ioten zin... Behiyak betzi, inguru hoi, e...
- Seastiarrene... Bi bizitza zittun, 'o 'ttu, hobekiyo sateko. Eta gu bizi giñan partia haundiyagua zen beste bizitza biño. Eta guen itxian ioten zin... Behiyak betzi, inguru hoi, e...
Bihor bat, geo... Txerri, e... Konejo, oillo, ahuntzak 'e bai bastante, eta terrenuk 'e bai. Terrenuk 'e zelaiyak, iatze tokiyak, eta... Haundiyaguk zin beste bizitzanak biño. Biñon, iatze lekua itten genittun kambitu urtero. Ordun, e...
Zin iatze leku haundiyuguo eta ttikiyuguo eta urte batin haundina guk hartzen baldin bagenun, hurrengo urteko utzitzen geniyon beste bizitzakuri. Haundina, eta klaro, haik ez zuten barrutiyikan zakarra biltzeko eta guk bagenittun bi barruti.
Bat Alemendi aldekua deitzen geniyona eta bestia Itxipi ayekakua. Itxipi ayekakua zen, e... Herri lurra. Ordun harren errenta patu in ber izaten genun, biño gainontzekua ez, gainontzekua itxekua.
Eta... Iatzin kontukin hola moldatzen giñan. Guk urte batin haundiya eta hurrengo urtian haik ttikiyagua. Geo... E... Zalai kontutan 'e, guria askoz 'e haundiyagua zen. Belarra askoz 'e gehiyo ibiltzen genun guk,
'ta geo itxeko terrenutatikan aparte ibiltzen genittun beste bi saardi, Urkabeko biri hortan e... Karlos Aranburunak zin, karlos Ttentte saten geniyonanak, eta ordun, e... Guk zaintzen genittun, belarra guk aprobetxatzen genun eta geo e...
Zea, sagar garaiyin 'e sagarra tolarea... Karlos Aranburun tolarea eamaten genun sagarra, biño geo baita 're, dembora berin, saardua handikan itten zen guentzako. Eta beste bizitzakuk berriz zuten, sagardiya beák.
Guk bagenittun sagarrak, biño gutxiyo. Eta klaro, holako beharrik ez genun ikusten, beste bi sagardiy haik, san duten bezela, ibiltzen genittulako.
- Tolareik ez zen Seasterrenin?
- Tolareik ez zen Seasterrenin?
- Ez, ez, ez zen tolareik Seastiarrenin. Biñon, Gurutzen bazin, Aldakon, e... Arkalen eta... Ez, gehiyo ez dut uste, uan momentuz behintzat, ez naz akortzen. Eta ordun Tolarekua berriya zen, haundiya zen, oso erosua eta han inguruko gehiyenak Tolarea, ui...